Nafarroako Kutxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nafarroako Kutxaren egoitza nagusia Nafarroako Iruñea hiriburuko Karlos III.a etorbidean.

Nafarroako Kutxagaztelaniazko CAN siglaz ezaguna— Euskal Herriko aurrezki kutxa bat da.

Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean, egoitza nagusia gaur egungo Nafarroako Rural Kutxaren eraikinean izan zuen.

Gaur egun Nafarroako Kutxaren egoitza nagusia Iruñeko Karlos III.a etorbidea eta Orreaga etorbidearen arteko izkinan dago, Entzierroaren monumentuaren alboan eta German Rodriguezen oroitarritik oso hurbil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Iruñeko Udal Aurrezki Kutxa bateratuz sortua. 2006an, Espainiako 11 probintziatan zituen bulegoak, eta urte berean Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian hedatzeko planari ekin zion, une hartaraino ez baitzuen bulegorik izan Euskal Autonomia Erkidegoan.

Kontuz! kontsumitzaile elkarteak salatu du Nafarroako Kutxa, egiaz, dagoeneko ez dela existitzen, hainbat erakunde eta pertsonak (Endesa, Miguel Sanz, Enrique Goñi eta abar) Nafarroako Kutxaren dirua beren probetxurako erabiliz aurrezki kutxa hori porrot egitera eraman dutelako.[1]

Caja Canariasekin batzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko urriaren 7an Caja Canariasekin batera egindako prentsaurrekoan, Nafarroako Kutxako arduradunek bi aurrezki kutxen bat-egitea aurkeztu zuten.

2012-06-30an CAN, Nafarroako finantza erakunde sendoena, errotuena, 157 milioi euroren truke erosi du Caixabankek. Apenas bi urtean, Nafarroako Kutxak bere balioaren %88 galdu du kudeaketa txarraren ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ateak Ireki (2013): #CAN: el gran golpe dokumentala, Kontuz! elkartearen salaketako datuak erabiliz egina. Iraupena: 1 h 01' 11''. Copyleft lizentziarekin argitaratua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nafarroako Kutxa Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 42° 48′ 52.84″ N, 1° 38′ 28.25″ W / 42.8146778°N,1.6411806°W / 42.8146778; -1.6411806