Nafarroako handiki lehenak

Nafarroako handiki lehenak Nafarroako Erresumako nobleziako talderik pribilegiatuena izan ziren, maila sozial, ekonomiko eta politikoa kontuan hartuta. Nafarroako Foru Zaharrak, haien eginkizunak zehazteaz gain, zuzenbide pribatuko zenbait kapitulu eskaini zizkien.
XVI. mendeko Libro de Armería del Reino de Navarra izeneko liburuak hamabi leinu aipatzen zituen: Almorabit, Gebara, Oibar, Baztan, Urrotz, Leet, Subiza, Arrada, Bidaurre, Cascante, Monteagudo eta Maule. Denboraren poderioz, Urrotz eta Maule leinuak desagertu ziren (Tibalt II.a Nafarroakoaren erreinaldian hain zuzen ere) eta Cascante eta Monteagudo leinuak elkartu ziren. Gehienak Nafarroako errege-erreginen ahaide ziren. Bigarren mailako nobleziak, ordea, era zirkunstantzial batean lortzen zituen ohoreak, oro har zerbitzu militarrak egin ondoren.
Denboraren poderioz ere, Nafarroako handiki lehenen eragina galduz joan zen: alde batetik, leinu berriak agertu ziren (agaramontar eta beaumondarrak, adibidez); eta, bestetik, estamentu guztiek osaturiko Nafarroako Gorteek haien aholkularitza eskubideak ordeztu zituzten.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- García Arancón, Mª Raquel. Tres linajes navarros bajo la casa Champaña. , 606-611 or..[Betiko hautsitako esteka]
- Gallego Gallego, Javier. (1993). Historia Ilustrada de Navarra. Las Cortes del Reino Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Nafarroako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |