Nafarroako kondestable

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nafarroako kondestable kargua 1424ean Karlos III.a erregeak sortua izan zen, ordura arte indarrean zegoen Nafarroako banderazain kargua ordezkatzeko.

Erabaki honekin Karlos III.ak segitzen zuen Iberiar penintsulako erresumen tendentzia gorteko karguak berrizendatzeko, kutsu frantsesa eta prestigiozkoa emanez.

Betidanik Alferez edo Banderazaina izan ziren karguak izendapena berria jaso zuten Aragoiko erresuman (1379an), Gaztelakoan (1382an) eta Portugalgoan (1382an).

Erregearen ondotik kondestablea erresumako armadako gidari nagusia zen. Erregeak Kondestablea izendatzen zuen erresumako noble handien artean. Kargua ez zen printzipioz biziartekoa eta kargugabetze aukera zegoen.

Nafarroako konkistaren ondotik Espainiako erregeak Nafarroako Kondestable titulua mantendu du baina era guztiz ohorezkoan eta familia ontasun bezalakoa.

Nafarroako Kondestableen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kargu militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohorezko titulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]