Nafarroako Museoa
Nafarroako Museoa | |
---|---|
| |
Koordenatuak | 42° 49′ 10″ N, 1° 38′ 47″ W / 42.81949997°N,1.64639997°WKoordenatuak: 42° 49′ 10″ N, 1° 38′ 47″ W / 42.81949997°N,1.64639997°W |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Hiria | Iruñea |
Helbidea |
Santo Domingoko aldapa z/g Iruñeko Alde Zaharra |
Postakodea | 31001 |
Irekitze data | 1956 |
Telefono zenbakia | 948.426.492 |
Posta elektronikoa | museo@cfnavarra.es |
Webgunea | http://www.cfnavarra.es/cultura/museo/eus/index.html Nafarroako Museoaren webgunea |
Nafarroako Museoa Iruñeko Alde Zaharrean, Nafarroa Garaian, dagoen museoa da.
Eduki-taula
Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santo Domingoko aldapan kokatuta dago, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eraikinarekin parez-pare.
Azpialdean, Santo Domingoko aldapan, San Ferminen irudi ospetsua dago, irudi horri Sanfermientan Iruñeko entzierroa hasi aurretik abestu ohi zaio.
Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1956an ireki zen eta XVI. mendeko aurrealde eta kapera ditu.
Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVI. mendeko "Nuestra Señora de la Misericordia" izeneko antzinako ospitalean kokatuta, jatorrizko aurrealde eta kapera baino ez ditu mantendu. Etxaurrea 1556an Juan Villarreal eta Martin Azkaratek egin zuten, Iruñeko eraikin zibil pizkundetar bakarra izanik.
Kaperak itxurazko erretaula fatxada du, Garesko XVII. mendeko ermita batetik ekarria. Kaperak Juan Antxetak 1547 eta 1550 artean egin zuen gotiko-pizkundetar estiloan.
1932an ospitalea kendu eta Nafarroako Ospitaleak ordezkatu zuen. 1952an José Yarnozek berreraiki zuen.
1986an Jordi Garcés eta Enric Soriak berrikuntza egin eta museoa berritu eta berrantolatu zuten.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lan gehienak 1860ko Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzarrak eta 1940an Vianako Printze Erakundeak bildu zituzten. Agian nabarmenekoa Leireko kutxatila izan daiteke, 1000. inguruko islamdar artearena.
Margolan nabarmenen iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erdi Aroko bolizko arabiar kutxa, Leireko kutxatila izenekoa.
IV. mendeko mosaikoa.
Behe Erdi Aroko tapiza, Joan Oliver margolariaren maisu lana.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sarasa Asiain, Alfredo (2006) Guía de arquitectura de Pamplona y su Comarca Iruñea: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala ISBN 84-611-3284-X .
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nafarroako Museoa ![]() |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |