Nagano (prefetura)
Nagano prefetura (長野県 Nagano-ken) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Nagano hiria da.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzina, Naganoren lurraldea Shinano probintzia izan zen. Probintzia hori zenbait zatitan banatu zen Sengoku Aroan.
Naganok 1998ko Neguko Olinpiar Jokoak hartu zituen.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Japoniako 12 mendirik garaienetako 9 daude prefetura honetan, altuena Japoniako bosgarrena den Yari mendia (3.180m). Ez du kostalderik. Aintzira ugari dago, ezagunenak Kizaki eta Suwa aintzirak dira.
Prefeturako lurraldearen % 21 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude Chichibu Tama Kai, Chūbu-Sangaku, Jōshin'etsu Kōgen eta Minami Alpeetako parke nazionalak, besteak beste.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nekazaritza eta basogintza jarduera garrantzitsuak dira prefeturan, eta turismoak gero eta garrantzi handiagoa du, hala neguan (eskiatzeko) nola udan.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hiri handienak:
- Nagano (hiriburua, 378.204 biztanle)
- Matsumoto (227.392 bizt.)
- Ueda (161.887 bizt.)
- Iida (107.129 bizt.)
- Saku (100.077 bizt.)
- Azumino (97.084 bizt.)
- Hiri guztiak:
Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Matsumoto gaztelua.
- Zenkō-ji tenplua.
- Suwa taisha santutegia.
- Kizaki aintzira.
- Suwa aintzira.
- Parke Nazionalak:
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenkō-ji tenplua.
Suwa taisha santutegia.
Yari mendia (3.180m).
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nagano (prefetura) |
| |||||||||||||||||||||||||||||||||