Nagasakiko Bakearen Parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bakearen Iturria, Bakearen estatua atzean duela.

Nagasakiko Bakearen Parkea (japonieraz: 平和公園?) , Nagasakin dagoen parkea da, Bonba Atomikoaren hipozentruan kokaturik dagoena. Ondoan ditu Bonba Atomikoaren Museoa eta Bonba Atomikoaren biktimentzako Bakezko Oroimenaren areto nazionala.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955ean eraiki zen. Bertan dauden bi eraikin nabarmenenak Urakami katedralaren horma bat, 10 metrotako garaiera daukan Bakearen estatua (parkearen iparraldean) eta Bakearen iturria (hegoaldean) dira. 1978an eremu bat erreserbatu dute Herrialde desberdinek emandako Bakearen aldeko eskulturak ezartzeko.

  • Urakami katedrala Asia ekialdeko katedral katoliko handiena zen eta bonbaren hipozentruan egonik horma bakarra geditu zitzaion zutik.
  • Bakearen estatua Seibo Kitamura eskultoreak egin zuen. Eskumako eskuak arma nuklearrak seinalatzen ditu eta ezkerrekoak bakea ekarri nahi du. Oinek jendearen arteko bitartekaritza eta suntsipenaren aurrean berriz altxatzeko indarra erakusten ditu. Aurpegiak bonbaren biktimen arimentzako errezua erakusten du. Marmol beltzezko oinarrian hildakoen izenak ditu.
  • Bakearen Iturria ur eskean hil ziren biktimen arimen omenez errezu egiteko eraiki zen 1969an. Sachiko Yamaguchiren poema bat dauka idatzita: "Egarriak hiltzear nengoen. Zerbai oliotsua bazen ur azalean baina oso egarri nintzen eta edan egin zuen"
  • Bakearen sinboloen eremua munduko herrialde desberniek oparitutako Bakearen aldeko eskulturak ditu. Lehenengoak Portugalek eman zuen eta ondoren etorri ziren Txekoslovakia, Bulgaria, Ekialdeko Alemania, Herbehereak, Sobietar Batasuna, Txina, Polonia, Italia, Kuba, Brasil, Turkia, Estatu Batuak, Argentina eta Zeelanda Berriko eskulturak.

Plaka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela dio hipozentruan dagoen plakak:

" 1945eko abuztuaren 9ko 11:02 AM orduan bonba atomiko bat lehertu zen puntu honetan 500 metrotako altueran. Harri beltzezko monolitoak hipozentrua markatzen du. Eztandaren uhinak, mila gradutik gorako bero izpiek eta erradiazio hiltzaileak kolpatu, erre eta hil egin zutenikusten zen guztia eta eremua erabat soildu zen. Nagasaki hiriaren heren bat suntsitu zen eta 150.000 pertsona hil eo zauritu ziren. Esaten zuten 75 urtetan ez zela landaretzarik sortuko eremu honetan. Gaur egun hipozentrua Nazioarteko Bakearen Parkea bihurtu da, munduaren harmonia-nahiaren sinbolo. "

Bakearen memorialaren zeremonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero egiten da abuztuaren 9an eta hiriko alkateak Munduarentzako Bakearen deklarazioa irakurtzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 32° 46′ 32″ N, 129° 51′ 47″ E / 32.77558°N,129.86312°E / 32.77558; 129.86312