Edukira joan

Nagore Aranburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nagore Aranburu

Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1976 (49/50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, zinema aktorea, telebista-aktorea, telebistako gidoilaria eta zinema gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm1084844 Allocine: 244826 Rottentomatoes: celebrity/nagore_aranburu
Instagram: nagore.aranburu Edit the value on Wikidata

Nagore Aranburu (Azpeitia, Gipuzkoa, 1976) gipuzkoar aktore eta gidoilari bat da.[1]

Urte batzuetan Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea izan zen.[2][3][4]

2026ko urtarrilean bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Feroz saria jaso zuen eta hilabetera Goya saria eskuratu zuen, errepartoko aktore onenaren kategorian, biak ala biak Los domingos pelikulan egindako lana aitortuz.[5][6]

Gaztetatik hasi zen antzerkian lanean, Antxieta Antzerki Taldean, 12 urterekin parte hartu zuen lehen aldiz antzezlan batean. Harrezkero, interpretazio munduan aritu da arlo guztietan: telebistan, zineman eta batik bat antzerkian. 1999an Euskal Aktoreen Batasunak emandako Aktore Berri Onenaren saria jaso zuen.[7]

Telebistako programa ugaritako gidoiak idatzi ditu: Wazemank, Sorginen laratza, Brinkola edota Martin.[8] Wazemank-en egindako lanagatik Telebistako Argia saria jaso zuen 2007an, Mikel Pagadizabalekin batera.[9]

Euskal Herritik kanpo, bere lanik ezagunena Loreak filma da, Espainiako Zinema Akademiak Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako hautagai izendatua.[10] Halaber, 2014an Tokioko Latin Beat jaialdiko Emakumezko Aktore Onenaren saria irabazi zuen film horretan egindako lanagatik.[11]

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Algo para descongelar (2005)
  • Él nunca lo haría (2009)
  • Zarautzen erosi zuen (2014). Miren. Zuz.ː Aitor Arregi

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1999: Euskal Aktore Berri Onenaren saria
  • 2007: Telebistako Argia saria, Wazemank saioan egindako lanagatik
  • 2014:Tokioko Latin Beat jaialdian Emakumezko Aktore Onenaren saria, Loreak filmean egindako lanagatik
  • 2022: Donostiako Hiritar Merezimenduaren domina eman zion Zurriola antzerki-eskolari antzerki-mundua bultzatu, antzerkiarekiko zaletasuna zabaldu eta euskarazko edukiak indartzen egindako lanagatik.
  • 2024: Querer telesailak Forqué saria eskuratu zuen urteko telesail onena gisa eta Nagore Aranburuk, bestetik, emakume aktoren onenarena lortu zuen.[14]
  • 2026: Los domingos pelikulako lanarengatik, bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Feroz saria.[5]
  • 2026: Los domingos pelikulako lanarengatik, errepartoko emakumezko aktore onenaren Goya saria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Colina, Sustrai. (2011-8-23). «Baliente galanta jendeari zer gustatuko zaion dakiela uste duena!» Argia.
  2. «Antzerki Eskola. Zurriola Aldizkaria 2011 by Zurriola Ikastola - Issuu» issuu.com (Zurriola Ikastola): 7. (kontsulta data: 2022-01-14).
  3. Esnaola, Inazio. (2022-01-14). «"Ziur dominari lekutxoren bat topatuko diogula ikastolan"» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2022-01-14).
  4. Guillan, OIer. (2009-09-27). «Oholtza gainean haziak» Argia (kontsulta data: 2022-01-15).
  5. a b (Gaztelaniaz) Lorenzo, Iria. (2026-01-25). «'Los domingos' triunfa en los Premios Feroz 2026» Atlántico (kontsulta data: 2026-01-26).
  6. Sarasola, Ainhoa. (2026-03-01). «Jose Ramon Soroizek, Nagore Aranburuk eta Patricia Lopez Arnaizek Goya sari bana irabazi dute» Berria (kontsulta data: 2026-03-01).
  7. Telebista, Euskal Irrati. (2020-11-04). «Zeharo hunkitu da Nagore Aranburu ETBren artxiboko irudi batekin» www.eitb.eus (kontsulta data: 2020-11-04).
  8. Euskadiko Filmategia. Nagore Aranburu. .
  9. «Euskarazko komunikazioan sei sariak argituak» Argia (kontsulta data: 2020-11-04).
  10. «Beste bi pauso falta zaizkio» Berria 2015-9-30.
  11. «Nagore Aranburuk emakumezko aktore onenaren saria irabazi du Tokioko Latin Beat jaialdian - Azpeitia» uztarria.eus (kontsulta data: 2020-11-04).
  12. Nagore Aranburuk 'Kutxidazu bidea, Ixabel' antzerkirako moldatu du aldizkari artikulua, Uztarri kazetan argitaratua, 2003ko urtarrilaren 23an argitaratua [1]; kontsulta data 2019ko ekainaren 18an
  13. Joana Ochoteco.-"Xabinaitor super heroiaren abenturak Amaian izango dira ikusgai bihar.Gorringo konpainiak «ondo pasatzeko» ikuskizuna aurkeztuko du" 2010eko maiatzaren 22an argitaratutako artikulua [2]; kontsulta data 2019-06-19.
  14. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20241215/querer-de-alauda-ruiz-de-azua-se-corona-como-la-serie-del-ano-en-los-premios-forque

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]