Edukira joan

Nagore de las Cuevas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nagore de las Cuevas
Bizitza
JaiotzaSestao, 1985 (39/40 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : geologia
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta dantza irakaslea

Nagore de las Cuevas Alonso (Sestao, Bizkaia, 1985ko martxoaren 1a) Geologo, dantzari, dantza irakasle eta koreografiagile izateagatik ezaguna den emakume bizkaitarra.[1][2][3]

1991n Sestaoko Salleko Dantza Taldean hasi zen dantzan Nagore de las Cuevas eta ordutik, etengabeko formakuntza izan du. Horrez gain, dantza erakustaldi ugaritan aritu da; esate baterako, Sestaoko Euskal Jaian.[4]

Dantza proiektu desberdinetan parte hartu du, sortzaile, zein kolaboratzaile gisa. Sorkuntzari dagokionez, 2013an JAUZIKA proiektua sortu zuen folk munduko beste hainbatekin batera; besteak beste, Dantza eskolara! izeneko zenbait edizio egin zituen.[5] 2015ean SOKA proiektuan parte hartu zuen Euskal Kultur Erakundeak egin zion elkarrizketa baten bidez.[6] 2016an Gasteizen ospatutako Aitzina Folk jaialdian kolaboratzaile aritu zen.[7] 2020an Soinuaren Bidaia Dantzan izeneko proiektuan ere parte hartu zuen Arkaitz Pascuasekin batera.[8][9] Era berean, 2021eko otsailaren 4an Bilboko Euskalduna Jauregian Dantzarako Musika proiektuaren parte izan zen.[10]

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2008an, Bizkaiko aurresku txapelketa irabazi zuen emakumezkoen kategorian.[11]
  • 2010ean, Bizkaiko aurresku txapelketan 2.postua lortu zuen emakumezkoen kategorian.[12]
  • 2010ean, Dantza sueltoko txapelketa irabazi zuen Seguran Arkaitz Pascuasekin batera.[13]
  • 2011an, Dantza sueltoko txapelketan 2.postua lortu zuen Arkaitz Pacuasekin batera.[14]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Lan Taldea – Dantza Eskola Andoni Aresti. (kontsulta data: 2025-03-07).
  2. «Jota ta Arin-arina» Udabarri Dantza Taldea (kontsulta data: 2025-03-08).
  3. «Zuzendaritza-taldea eta irakasleria - Ayuntamiento de Mungia - mungia.eus» Ayuntamiento de Mungia (kontsulta data: 2025-03-08).
  4. (Gaztelaniaz) Alonso, Aitor. (2011-06-13). «Un alarde de danzas reunirá a cerca de 300 niños en Sestao» Deia (kontsulta data: 2025-03-08).
  5. Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika. (kontsulta data: 2025-03-08).
  6. «Nagore de las Cuevas» EKE (kontsulta data: 2025-03-07).
  7. (Gaztelaniaz) Arkaitz y Nagore en el Festival Aitzina – Dantza Eskola Andoni Aresti. 2016-02-26 (kontsulta data: 2025-03-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Nagore de las Cuevas» Klassikbidea (kontsulta data: 2025-03-07).
  9. (Gaztelaniaz) Portero, Andrés. (2020-07-20). «Música clásica y danzas vascas confluyen hoy en Aurrera Fest» Deia (kontsulta data: 2025-03-08).
  10. «Bilboko Udal Txistulari Banda + Nagore de las Cuevas + Arkaitz Pascuas: 'Dantzarako Musika'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-02-22 (kontsulta data: 2025-03-07).
  11. dantzancom. «Ander Garitaonaindia gana el Campeonato de Aurresku de Bizkaia» dantzan.eus (kontsulta data: 2025-03-07).
  12. «Leioako Udala - Bizkaiko aurreskuen 50. txapelketa ospatuko zen atzo Ondizen» www.leioa.net (kontsulta data: 2025-03-07).
  13. (Gaztelaniaz) ETXEBERRIA, ANDONI. (2010-10-11). «Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas irabazle dantza sueltoko txapelketan» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-03-07).
  14. dantzancom. «Jon Ibarguren e Idoia Besada ganan el campeonato de 'suelto'» dantzan.eus (kontsulta data: 2025-03-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]