Naia Laso
Naia Laso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermeo, 2008ko azaroaren 19a (16 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | skaterra |
![]() ![]() |
Naia Laso Ponzano (Bermeo, Bizkaia, 2008ko azaroaren 19a) skateboard kirolaria da. 11 urterekin lehiatu zen lehen aldiz eta 13 urterekin hainbat txapelketa irabazita zituen.[1]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan 7. gelditu zen Skateboard-eko parkeko skate modalitatean.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaioterriko, Bermeoko, skateparkean aritu zen lehen aldiz skate baten gainean, 8 urterekin.[3]
Basaurin (Bizkaia) lehiatu zen lehen aldiz, 11 urterekin, bere lagunek animatuta. 13 urterekin Espainiako txapeldun bikoitza izan zen, eta Rio de Janeiron egin zuen debuta txapelketa batean, 2022ko azaroan.[4] 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan bi modalitatetan hartu zuen parte.[5]
Horren ostean Dubain, Argentinan, Erroman, Shangain eta Budapesten lehiatu da, besteak beste.
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parkeko skate modalitateko diploma lortu zuen Parisen eta finalean aritu zen. 86,28ko puntuazioa lortu zuen eta zazpigarren gelditu zen.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Olympics.com.
- ↑ «Naia Lasok diploma lortu du bere estreinako Jokoetan» Berria 2024-08-06 (kontsulta data: 2024-08-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pascual, Roger. (2023-11-23). «Naia Laso, la 'skater' vasca de 14 años que mira a los Juegos de París» www.sport.es (kontsulta data: 2024-07-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Naia Laso, olímpica con 15 años: "No soy una niña prodigio"» MARCA 2024-06-30 (kontsulta data: 2024-07-22).
- ↑ «Tokioko kopurua gainditzea espero da» Berria 2024-05-02 (kontsulta data: 2024-07-22).
- ↑ «Naia Lasok diploma lortu du bere estreinako Jokoetan» Berria 2024-08-06 (kontsulta data: 2024-08-07).