Nairn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nairn
Inbhir Narann
 Erresuma Batua
Nairn High Street - geograph.org.uk - 238507.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Erresuma Batua
Eskualdea Highland
 Erresuma Batua
 Eskozia
Estatua
Lurraldea
Izen ofiziala Nairn
Postakodea IV12
Geografia
Koordenatuak 57° 35′ 00″ N, 3° 52′ 00″ W / 57.583333333333°N,3.8666666666667°W / 57.583333333333; -3.8666666666667Koordenatuak: 57° 35′ 00″ N, 3° 52′ 00″ W / 57.583333333333°N,3.8666666666667°W / 57.583333333333; -3.8666666666667
Nairn hemen kokatua: Eskozia
Nairn
Nairn
Nairn (Eskozia)
Demografia
Biztanleria 12,046 biztanle (2011)
Informazio gehigarria
Estatua
Lurraldea
 Erresuma Batua
 Eskozia
Webgunea http://www.nairnscotland.co.uk/

Nairn (Eskoziako gaeleraz: Inbhir Narann) Eskoziako iparraldean kokatzen den herri bat da. Highland eskualdean dago, Inverness hiritik 26 kilometro inguru ekialdera eta eskualdeko bigarren herri handiena da. 2011ko erroldaren arabera 12.046 biztanle ditu. Antzinatik arrantzale eta azoka herria izan da, eta Nairnshire konderriaren hiriburua izan zen.

Kostaldeko turismoaren kokaleku garrantzitsua da, bertan bi golf zelai, artelan saltoki eta denden gunea, antzoki eta museo txiki bat ere badaudelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoak 1589an herria bisitatu zuenean esan zuen kale nagusia hain zela luzea non mutur banatan jendeak desberdin hitz egiten zuen: batzuek gaeleraz eta besteek eskozieraz. Izan ere garai hartan bi komunitateak bereizita bizi baitziren bertan. XVII mendeko borrokak herritik gertu izan ziren, bai eta Cullodengo gudu ezaguna ere.

1855ean trenbidea iritsi zen, Aberdeenetik Invernessera zihoana, eta 1860 inguruan Dr. John Grigor mediku ezagunak bertan etxea eskuratu zuen. Honek bere bezeroei Nairneko klima epelaz hitzagin zien eta hauek bertan oporrak igarotzen hasi ziren. Hotelak eta etxe berriak eraiki ziren West End auzoan. Golf zelaiak sortu ziren eta bere hondartzek ere sona handia hartu zuten.

Bigarren Mundu Gerra garaian soldadu britaniarrek Normandiako Lehorreratzea prestatzeko maniobrak egin zituzten hondartza hauetan eta bi espia alemaniar atxilotu zituzten.

Golf zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1887an Nairn Golf Club sortu zen eta bertako zelaia mundu mailako kategoria gorenean dago. Archie Simpson, Old Tom Morris eta James Braid jokalariek diseinatu zuten eta entzute handiko txapelketa ugari jokatu izan dira bertan.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1867tik aurrera Highland games kultur-kirol jaialdia ospatzen da, Nairnekoa iparraldeko jaialdi garrantzitsuenetakoa da.

Abuztuan Nairneko Nazioarteko Jazzaldia izaten da.

Herrian bizi den Tilda Swinton aktoresak (Oscar Sariduna) Ballerina Ballroom Cinema of Dreams zine jaialdia antolatu zuen 2007an eta urtero ospatzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nairn Aldatu lotura Wikidatan