Najib Mahfuz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nagib Mahfuz, 1990eko hamarkadan.

Najib Mahfuz (arabieraz: نجيب محفوظ‎ Nagīb Maḥfūẓ, næˈɡiːb mɑħˈfuːzˤ ahoskatua; Kairo, Egipto, 1911ko abenduaren 11 - 2006ko abuztuaren 30a) arabierazko idazlea izan zen. Egile oparoa izan zen, 34 eleberri, 350 istorio labur baino gehiago, dozenaka pelikula gidoi eta 5 antzezlan plazaratu baitzituen. 1988an lortu zuen Literaturako Nobel Saria; sari hori eskuratu duen lehenengo arabierazko idazlea izan da.

1956 eta 1957 artean idatzitako Kairoko trilogia delakoan (Jauregiko paseoa, Desiraren jauregia eta Azukrearen kalea), bere hiriaren gaur egungo ikuspegia islatu zuen.

Mahfuzen lanik ezagunena Mirarien kalezuloa (1947) da, 1994an zinemaratua. Zoritxarrez, beste liburu batek ere oihartzun handia lortu zuen, baina ez irizpide literarioengatik: Auzoko seme-alabak (1959). Biraoaz akusatuta, haren aurkako fatwa aldarrikatu zuten islamdar agintari batzuek. 1994an, 82 urte zituela, idazlearen kontrako atentatua egin zuten, eta larriki zauritu. Bizitzako azken urteetan, beste pertsona batek idazten zizkion berak sortutako artikuluak.

2006ko abuztuaren 30ean hil zen, Kairon.

Idazlanak

  • Patuaren iseka (1939)
  • Radubis (1943)
  • Kairo berria (1946)
  • Mirarien kalezuloa (1947)
  • Hasiera eta bukaera (1949)
  • Kairoko trilogia (1956-1957)
  • Auzoko seme-alabak (1959). 1967an Libanon argitaratua.
  • Lapurra eta txakurrak (1961)
  • Udazkeneko galeperra (1962)
  • Ispiluak (1971)
  • Ezkontza kantua (1981)
  • Ibn Fatoumaren bidaia (1983)
  • Autobiografia baten oihartzunak (1994)

Euskaratu dizkiotenak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Najib Mahfuz Aldatu lotura Wikidatan