Namhae zubia
Namhae zubia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Province of South Korea | Hego Gyeongsang |
County of South Korea | Namhae County |
Koordenatuak | 34°56′N 127°52′E / 34.94°N 127.87°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1973 |
Inaugurazioa | 1973ko ekainaren 22a |
Arkitektura | |
Eraikitzailea | Nippon Steel Corporation (en) ![]() IHI Corporation (en) ![]() |
Dimentsioak | 660 (![]() |
Gurutzatzen du | Namhae County (en) ![]() |
Namhae zubia (koreeraz: 남해대교) Hego Korearen hegoaldean dagoen zubi eseki bat da. Hadong eta Namhae konderriak lotzen dituen bi zubi esekietako bat da. Beste zubia Noryang zubia da, luzeagoa eta berriagoa, eta Namhae zubia baino mendebalderago eraiki zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Koreako alde kontinentala eta Namhae uhartea elkar lotzeko ideia izan zuten 1960. hamarkadan, izan ere herrialdeko bosgarren uharte handiena baita. 1968ko maiatzean abiatu zituzten lanak eta 1973ko ekainaren 22an inauguratu zen[1]. "Koreako Golden Gate" ezizena eman zitzaion.[2]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi dorrek eusten duten zubi esekia da. 660 metrotako luzera du eta 12 metrotako zabalera[2]. Namhae daero errepidea igarotzen da bertatik. Dorreak gorriak dira eta 80 metrotako altuera dute. Dorre bien artean 404 metrotako tartea dago.
Uneoro monitorizaturik edukitzeko sistema instalatu zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hegoaldeko dorre gorria.
-
Errepidea.
-
Bi zubiak, laburrena Namhae eta luzeena Noryang.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Namhae Grand Bridge (Namhae County/Hadong County, 1973)» Structurae (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ a b (Ingelesez) «Namhae Bridge» NamuWiki 2024-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).