Edukira joan

Nana Caymmi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nana Caymmi

Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro1941eko apirilaren 29a
Herrialdea Brasil
HeriotzaRio de Janeiro2025eko maiatzaren 1a (84 urte)
Heriotza modua: bihotzeko arritmia
Familia
AitaDorival Caymmi
Ezkontidea(k)Gilberto Gil  (1967 -  1968)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoamúsica popular brasileira (en) Itzuli
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0147304 Spotify: 1hQT9TlJXMBP6Dy4lExSKn Musicbrainz: c5597943-f7bc-48de-b00e-4b34c9f8558c Songkick: 400116 Discogs: 643319 Allmusic: mn0000367429 Deezer: 74245 Edit the value on Wikidata

Dinahir Tostes Caymmi (Rio de Janeiro, 1941eko apirilaren 29aibidem, 2025eko maiatzaren 1a), Nana Caymmi izen artistikoz ezagunagoa, brasildar abeslaria izan zen.[1]

Nana Caymmi Rio de Janeiron jaio zen, Dorival Caymmi eta Stella Marisen alaba. Bere lehen grabaketa aitaren Acalanto diskoan izan zen. 1959an Gilberto Aponte Paoli mediku venezuelarrarekin ezkondu zen eta Venezuelara joan zen bizitzera. 1966an dibortziatu ondoren, Rio de Janeirora itzuli zen. Garai hartan, Tropicalia mugimenduan parte hartu zuen. Gilberto Gil abeslariarekin harremanean hasi, 1967an harekin ezkondu eta hurrengo urtean dibortziatu zen. 1966an, Saveiros abestu zuen Rio de Janeiroko lehen Festival Internacional da Cançãon, eta lehiaketaren fase nazionalean lehen postuan geratu zen, publikoak Gal Costaren Minha Senhora nahiago zuen arren.[2]

Caymmi figura polemikoa bihurtu zen, ez Tropicalia mugimenduan ez protesta abestien mugimenduan gustuko izan ez zuena. Arrakasta handirik ez izan arren, lana lortu zuen, Brasiletik kanpoko gaueko klubetan portugesez abestuz. 1980ko hamarkadan hainbat disko grabatu zituen EMIrentzat eta 1983ko Bahia de Todos os Sambas dokumentalean agertu zen. 1990eko hamarkadan, arrakasta handiagoa lortu zuen Bolero diskoarekin, urrezko hainbat diskoren artean lehenengoa izan zena. 1995ean eta 1998an, São Pauloko Arte Kritikaren Elkarteak Urteko Emakumezko Abeslari Onena izendatu zuen.[2] 2010ean, Georges Gachot zinema-zuzendari frantziarrak Rio Sonata izeneko dokumental bat eskaini zion.[3]

2013an Dori Caymmi eta Danilo Caymmi nebekin batera kaleratu zuen Caymmi diskoa 2014ko Grammy Latino sarirako izendatu zuten Brasilgo Pop Musikaren Disko Onenaren kategorian.[4] 2019an, beste izendapen bat jaso zuen kategoria berean, oraingoan Nana Caymmi Canta Tito Madi diskoarengatik[5], eta 2021ean beste bat, Urteko Albumaren kategorian, Nana, Tom, Vinícius diskoarengatik.[6]

Rio de Janeiron hil zen 2025eko maiatzaren 1ean, 84 urte zituela.[7]

  • Caymmi visita Tom (Antônio Carlos Jobim, Dorival Caymmi eta Danilo Caymmirekin batera; 1964)
  • Acalanto (1965)
  • Nana (1967)
  • Nana Caymmi (1973)
  • Ponta de areia (1975)
  • Renascer (1976)
  • Nana (1977)
  • Atrás da porta (1977)
  • Se queres saber (1977)
  • Contrato de separação (1979)
  • Nana Caymmi (1979)
  • Mudança dos ventos (1980)
  • E a gente nem deu nome (1981)
  • Voz e suor (1983)
  • Chora Brasileira (1985)
  • Perola (1985)
  • Nana (1988)
  • So Louco (Wagner Tisorekin batera, 1989)
  • Bolero (1993)
  • A noite do meu bem: As canções de Dolores Duran (1994)
  • Nana, Doroval, Dori e Danilo Caymmi - Caymmi em Família (1994)
  • Meus momentos (1994)
  • Série brilhantes (1995)
  • Alma serena (1996)
  • No coração do rio (1997)
  • Resposta ao tempo (1998)
  • Beijo partido (1998)
  • Os maiores sucessos de novela de Nana Caymmi (1999)
  • Alma Serena (1999)
  • Sangre de mi alma (2000)
  • Em Buenos Aires (2000)
  • Desejo (2001)
  • O mar e o tempo (2002)
  • Duetos (2003)
  • No coração do Rio ao vivo (2003)
  • Para Caymmi, de Nana, Dori e Danilo: 90 anos (2004)
  • Até Pensei (2005)
  • Fonte das Canções (2005)
  • Falando de amor - Familias Caymmi e Jobim cantam Antonio Carlos Jobim (2006)
  • Especial (2006)
  • Quem Inventou o Amor (2007)
  • Sem Poupar Coração (2009)
  • Nana Caymmi Canta Tito Madi (2019)
  • Nana, Tom, Vinicius (2020)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Portugesez) Ferreira, Mauro. «Nana Caymmi chega aos 80 anos como grande cantora de voz, suor e aura clássica» G1 2021-04-29 (kontsulta data: 2025-05-24).
  2. a b (Ingelesez) Neder, Alvaro. «Nana Caymmi Biography» Allmusic (kontsulta data: 2025-05-24).
  3. (Ingelesez) «Rio Sonata» Gachot films (kontsulta data: 2025-05-24).
  4. (Ingelesez) Wang, Andrea; Brown, Tracy. «Latin Grammys 2014: Complete list of nominees and winners» Los Angeles Times 2014-09-24 (kontsulta data: 2025-05-24).
  5. (Ingelesez) Cabo, Leila. «Latin Grammys 2019 Winners: Complete List» Billboard 2019-11-14 (kontsulta data: 2025-05-24).
  6. (Ingelesez) Hussey, Allison; Bloom, Madison. «Latin Grammy 2021 Winners: See the Full List Here» Pitchfork 2021-11-18 (kontsulta data: 2025-05-24).
  7. (Portugesez) Essinger, Silvio. «Morre Nana Caymmi, uma das vozes mais emblemáticas da música brasileira, aos 84 anos» O Globo 2025-05-01 (kontsulta data: 2025-05-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]