Nana Lee

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nana Lee
Bizitza
Jaiotza Jakarta1985eko urtarrilaren  29a (34 urte)
Herrialdea  Indonesia
Jarduerak
Jarduerak aktorea, abeslaria eta kantugilea
Genero artistikoa popa
jazza
Musika instrumentua ahotsa
saxofoia

Nana Lee (jaiotzez Ratna Sari Juwita), (Jakarta, 1985eko urtarrilaren 29a) abeslari, saxofoi-jotzaile, musikagile eta aktore indonesiarra da.

Bere musika estiloan jazz[1]. Indonesiako eta Taiwango telebista nazionaletan sarritan agertzen da eta jaialdi eta jazz klubetan ere emankizun ugari ematen ditu bere saxofoiarekin[2], pop, R&B eta ekialdeko abesti tradizionalak uztartzen dira[3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nana Lee Jakartan jaio zen 1985 urtean txinatar jatorriko familia batean, baina arbaso portugesak ere baditu[4]. Haurra zela azaldu zuen antzerkirako eta musikarako joera. Institutuan ikasten ari zela hainbat antzezlanetan paper txikiak izan zituen eta telebista saio batzuetan ere azaldu zen.

2003an hasi zuen abeslari ibilbidea baina aurreneko diskoa 2009an argitaratu zuen, Be+Positive izenekoa, eta hurreng urtean bigarrena atera zuen, Women in love. 2011 urtean Tribute to Koes Plus in Bossanova argitaratu zuen eta bertako abestiek musika zerrendetako lehen postuak lortu zituzten.

Nazio mailako arrakasta 2013an etorri zitzaion Super Idol Taiwan telesaioan parte hartzeagatik[5]. 2014an Positivity diskoa atera zuen, bere ibilbideko laugarrena[6], eta Europan egin zuen debuta, Davosen bildutako Munduko Ekonomia Foroan Indonesia ordezkatu zuenean, Suitzan[7]. "Indonesian night" abestia kantatu zuen. Urte berean "Go Indonesia" abestia grabatu zuen, Indonesiako telebista kate ingelesak abesti nagusi gisa erabiltzen duena[8].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Be+Positive (2009)
  • Women in love (2010)
  • Tribute to Koes Plus in Bossanova (2011)
  • Positivity (2014)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «NANA LEE music, videos, stats, and photos» Last.fm . Noiz kontsultatua: 2019-02-18 .
  2.   NanaLee Indo (2015-11-26) Nana Lee & The JazzyHolic - Day by Day . Noiz kontsultatua: 2019-02-18 .
  3.   «Event : Johnnie Walker Presents friday Night Out Feat Nana Lee Saxophone & Vocal Pa Singapore & Jane Kecy @ Retrospective (Medan) - Fri 22 Aug 2014» www.indoclubbing.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-18 .
  4. (Ingelesez)  eMinor «Go Indonesia | Nana Lee» ReverbNation . Noiz kontsultatua: 2019-02-18 .
  5. (Ingelesez)  LLC, Revolvy «"Nana Lee" on Revolvy.com» www.revolvy.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-18 .
  6.   «Indosuara » Nana Lee: Penyanyi Indonesia Yang Sukses Merambah Taiwan» web.archive.org 2013-04-17 . Noiz kontsultatua: 2019-02-18 .
  7.   Priana, Erik «Biography Nana Lee» Celebrity profile© . Noiz kontsultatua: 2019-02-18 .
  8. (Ingelesez)  Channel, The Indonesia «Singer / saxophonist nana lee performs the indonesia channel theme song» The Indonesia Channel . Noiz kontsultatua: 2019-02-18 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nana Lee