Nancy Astor
Nancy Astor, sortzez Nancy Witcher Langhorne (Danville, Virginia, 1879ko maiatzaren 19a - Lincolnshire, 1964ko maiatzaren 2a), jatorri estatubatuarreko emakume politikari britainiarra zen.[1]
Historiara pasa zen Britainia Handiko Legebiltzarrean lehen emakume ordezkaria izan zelako 1919ko abenduaren 1ean, Alderdi Kontserbadorearen koloreen pean parte hartu zuen, Komunen Ganberako hauteskunde partzial batean.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nancy Witcher Langhornen gurasoak Anne Witcher eta Chiswell Langhorne (1843-1919) ziren; bost alabetatik hirugarrena zen. Bere aita trenbideetako industrialaria eta tabako-sail baten jabe ohia zen.
1897an, Nancy Witcher Langhorne Robert Gould Shawrekin ezkondu zen. Seme bat izan zuen harekin, baina 1903an dibortziatu zen.
Handik denbora batera, Erresuma Batuan finkatu zen, eta han Waldorf Astor, Astor bizkondea 2.a ezagutu zuen (1879-1952), eta 1906an ezkondu ziren.[1] Nancy eta bere bigarren senarra egun berean jaioak ziren, bata Danvillen eta bestea New Yorken.
Waldorf Astor 1910ean aukeratu zuten Komunen Ganberan, Alderdi Kontserbadorearen pean, Plymoutheko barruti batean. 1918an, beti kontserbadoreen babesarekin, alboko barruti batean hautatu zuten.
1919ko urriaren 18an, Nancy Astorren aitaginarreba zen William Waldorf Astor, Jurgi V.a erregeak Astor bizkondea 1.a izendatua 1917an, hil zenean semearen gainera itzuli zen titulua, eta Lorden Ganberako kide bihurtu zen. Une hartatik aurrera, Plymoutheko diputatu aulkia hutsik gelditu zen, eta, hautaketa partziala ekarri zuen; Bizkonde berriaren emazteak parte hartzea erabaki zuen.
1919ko azaroaren 28an, Nancy Astor Komunen Ganberako kide hautatu zuten, eta abenduaren 1ean hartu zuen bere aulkia, Plymouth Suttonen barrutian 1945 arte, orduan erabaki baitzuen ez berriz aurkeztea.[1] Hala ere, Nancy Astor ez zen Erresuma Batuko Parlamenturako aukeratutako lehen emakumea izan: lehena, 1918ko abenduaren 14an, Constance Markievicz irlandarra izan zen haren aurretik denbora labur batez, zeina une hartan Hollowayko kartzelan baitzen. 1919an askatu zutenean, uko egin zion Komunen Ganberako kide izateari, eta nahiago izan zuen Irlandako politikan aritu: 1919ko apirilaren 2an, Valameko gobernu errepublikanoan lan-ministro bihurtu zen.[1] Esan beharra dago Erresuma Batuan emakumeen boto-eskubidea eta hautagarritasun-eskubidea aurreko urtean baino ez zela legeztatua izan, hau da, 1918an (garai hartan, beharrezkoa zen emakumeek gutxienez 30 urte izatea).
Nancyk bi gaitan jardun zuen bereziki: batetik, emakumearen eskubideen auziaz arduratu zen, eta, 1928an, konstituzio-erreforma bat ezartzen lagundu zuen, zeinaren ondorioz emakumearen boto-adina 21 urtera jaitsi arazi zuen (baita gizonena ere), eta, bestetik, alkoholaren aurkako borrokan ibili zen: 1923ko legearen jatorrian egon zen, 18 urtetik beherakoei alkohola saltzea debekatzen zuena.[2]
Senarrak Sancy diamante ospetsua eskuratu zuen. Nancyk 1964an hil zen arte gorde zuen. Louvre Museoak 1979an erosi zuen, Apollo galerian erakusteko.
Bere iritzi antikatolikoek eta antisemitek, eta bere itxurazko gogortasunak (poztu egin zen publikoki aurkari politiko baten heriotzaz), Bigarren Mundu Gerraren ondoren ospea galdu arazi zioten.[2] Lady Astor ezaguna da egun batez Churchilli esan ziolako: "Winston, zure emaztea banintz, pozoia jarriko nuke zure edalontzian." Eta hark erantzun: "Bada, nik, Nancy, zure senarra banintz, edan egingo nuke!".[3]
Nancy Astor eta baretze-politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Lady Astorrek naziak kritikatu zituen emakumeaz zuten ikuspegiagatik, beste mundu-gerra baten ideiaren aurka zegoen erabat. Bere lagun eta elkartekideetako batzuk, besteak beste, Lord Lothian (Philip Kerr), Lord Halifax, Geoffrey Dawson, Sir Neville Henderson eta Montaigu Norman oso inplikatuta zeuden baretze-politikan. Bere taldeari Cliveden set deitzen zitzaion (Kliveden Astorren gazteluaren izena da).[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Archives- The First Women MPs. ..
- ↑ a b Who was trailblazing MP Nancy Astor?. 2019-11-28.
- ↑ J.C. et Belga, « Les 10 meilleures répliques de Winston Churchill » sur La Libre Belgique, 24 janvier 2015
- ↑ Wilson Bee. Musical Chairs With Ribbentrop. ., critique de Fort, 2012.
- ↑ Emma Garman. (3 février 2013). The Life of Lady Astor. ., critique de Fort, 2012.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (en) Adrian Fort, Nancy : The Story of Lady Astor, Cape, octobre 2012, 378 p. (ISBN 978 0 224 09016 2)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Margaret Bondfield (Erresuma Batuko lehen ministroa)
- Suffragette
- Sufragisten zerrenda
- Suffragette filma
- Sufragisten zapia
- Emakumeen sufragismoa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- * Astor familia (fr)
- 1880ko jaiotzak
- 1964ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako Socialiteak
- Erresuma Batuko parlamentariak 1935-1945
- Erresuma Batuko parlamentariak 1931-1935
- Erresuma Batuko parlamentariak 1929-1931
- Erresuma Batuko parlamentariak 1924-1929
- Erresuma Batuko parlamentariak 1923-1924
- Erresuma Batuko parlamentariak 1922-1923
- Erresuma Batuko parlamentariak 1918-1922
- Sufragistak
- Sufragista britainiarrak
- Bizkondeak