Edukira joan

Nando Cruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nando Cruz

(2025)
Bergarako Kartzela Zaharrean Microfestivales liburua aurkeztu berritan.
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1968 (57/58 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusika kazetaria
Izengoitia(k)Nando Cruz

Twitter: nandocruz32 Bluesky: nandocruz32.bsky.social Telegram: NandoCruz Tabakalera: 98454 Edit the value on Wikidata

Nando Cruz de Rich (Bartzelona1968) musika-kazetari katalana da, 1980ko hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea[1][2]. Hainbat telebista saiotan parte hartu du: Sputnik (Canal 33), Música moderna (BTV); irratietan ere parte hartu izan du: Ràdio Ciutat Vella, iCat...; eta musika-aldizkari espezializatuetan ere: Popular 1, Rockdelux, Factory... Baita Nativa.cat, Time Out Barcelona eta Crític bezalako hedabideekin.[3]

Musikaren gaineko hainbat liburu idatzi ditu: Una semana en el motor de un autobús: la historia del disco que casi acaba con Los Planetas, Pequeño circo: historia oral del indie en España, Mazoni: 31 dies de gira, 31 dies tancat, Macrofestivales. El agujero negro de la música eta Microfestivales y otros escenarios posibles.

2016an, Rayo Verd argitaletxearen Cultura en tensión liburuarekin parte hartu zuen, beste egile batzuekin, hala nola Lucia Lijtmaer, César Rendueles, Marina Garcés, Ramon Faura eta Joan Miquel Gual.[4][5]

Azken urteotan, kultura ofizialak eta masa-komunikabideek baztertzen dituzten errealitate musikalak ikusarazten aritu da, d'El Periódico egunkariko «Altres escenaris possibles» erreportaje-ataletik eta Betevérako 10.000 fogueres irrati-programatik.[6][7]

2023an Donostiako Teila Fabrikan[8], Bilboko Sarean espazioan[9] eta Iruñeko Katakraken Macrofestivales liburuaren aurkezpen bira egin zuen garai berean atera zen Jon Urzelairen Su Festak-ekin batera; 2024an Gasteizeko Jimmy Jazz-en izan zen mahai-inguru batean. 2026an Microfestivales liburua aurkeztera etorri zen Gernikako Lekuek jaialdira (Bizkaia) eta Bergarako Kartzela Zaharrera (Gipuzkoa).

Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Microfestivales y otros escenarios posibles. Sílex ediciones, 2025. ISBN 978-84-10267-62-3.[10]
  • Macrofestivales. El agujero negro de la música. Ediciones Península, 2023. ISBN 978-84-1100-167-0[11]
  • Pequeño circo. Historia oral del indie en España. Contra, 2022. ISBN 978-84-946833-2-9
  • Mazoni: 31 dies tancat, 31 dies de gira. LaBreu Edicions, 2015. ISBN 978-84-943294-7-0
  • Una semana en el motor de un autobús. La historia del disco que casi acaba con Los Planetas. Lengua de Trapo, 2011. ISBN 978-84-8381-101-6

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]