Nanga Parbat

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nanga Parbat
نانگا پربت
Nanga Parbat The Killer Mountain.jpg
Gailurra
Garaiera 8125 m.
Gailurra 4608 m.
Koordenatuak 35° 14′ 21″ N, 74° 35′ 24″ E / 35.239166666667°N,74.59°E / 35.239166666667; 74.59Koordenatuak: 35° 14′ 21″ N, 74° 35′ 24″ E / 35.239166666667°N,74.59°E / 35.239166666667; 74.59
Nanga Parbat hemen kokatua: Himalaia
Nanga Parbat
Nanga Parbat
Nanga Parbat (Himalaia)
Mendilerroa Himalaia
Lehen igoera 1953ko uztailaren 13an, Hermann Buhlek

Nanga Parbat (urduz نانگا پربت) munduko mendirik altuenetan bederatzigarrena da, 8.125 metro baititu. Himalaia mendietan dago, Pakistango lurretan (nahiz eta Indiak ez duen onartzen mendi hau Pakistanen dagoela).

Indo ibaitik 27 kilometrora dago gailurra, eta bi puntu horien artean 7.000 metroko altuera aldea dago. Aldapa horren malda munduko hamar handienetakoa da.

Mendizaletasunaren historian zehar, Nanga Parbat mendiak berau igotzen saiatu diren alpinista ugariren heriotza ekarri du Zortzimilakoen artean K2 mendiarekin batera gailur tekniko eta zailena izatearen ospea baitu, horregatik "Mendi Hiltzailea" ezizena jaso du.

Nanga Parbat igotzen lehena Hermann Buhl austriar alpinista izan zen, 1953ko Uztailaren 3an. Garai horretarako 31 pertsona hil ziren igotzen saiatzen. 2016an Alex Txikon euskal alpinistak, Simone Moro italiar alpinistak eta Ali Sadparak gailur honetako neguko lehenbiziko igoera burutzea lortu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nanga Parbat Aldatu lotura Wikidatan

14 8000koak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]