Nano (kriptomoneta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Nano
Jatorria
Sorrera-urtea2014
Azken bertsioa26.1
Ezaugarriak
Lizentzia3-clause BSD License (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazEz

http://nano.org
Facebook: nanofoundation Twitter: nano Instagram: nanocurrency Telegram: nanocurrency LinkedIn: nano-foundation Youtube: UCFxXo3z9k4yvxSboEEjXO2w Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/nanocurrency/nano-node

Nano (aurretiaz Raiblocks izenez ezagutua) kode irekiko P2P kriptomoneta da. Honen latentzia baxua eta errendimendu altuari esker, berehalako eta komisiorik gabeko transakzioak eskaintzen ditu. Bitcoinak ez bezala, Nano kriptomonetak ez du Blockchain teknologia erabiltzen, DAG baizik.

Nano kontu bakoitzak bere bloke katea dauka “ Block-lattice ” izeneko arkitektura erabiliz, igorle eta hartzaileak egindako lan froga txiki batekin ia bat-bateko transakzioak ahalbidetzen ditu. Mehatzarien lanaren beharrik ez dagoenez transakzioak balioztatzeko, ez dago komisiorik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nano Colin LeMahieu-k abiarazi zuen 2015ko azaroaren 21an honen whitepaper-aren bidez.[1]

Moneten sakabanapena ez zen meatzaritzaren bitartez egin, distribuzioa 2017ko urrian amaitu zen captcha faucet sistema baten bidez egin zen 133248290 XRB banatuz osotara.[2]

2018ko urtarrilaren 31an "Nano" izen aldaketa iragarri zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]