Naomi Kawase

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naomi Kawase

Bizitza
JaiotzaNara1969ko maiatzaren 30a (54 urte)
Herrialdea Japonia
Familia
Ezkontidea(k)Takenori Sentō  (1997ko urria -  2000ko martxoa)
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, zinema ekoizlea, argazki-zuzendaria eta aktorea
Jasotako sariak

kawasenaomi.com
IMDB: nm0442905 Allocine: 20968 Allmovie: p222049
Twitter: KawaseNAOMI Instagram: naomi.kawase Edit the value on Wikidata

Naomi Kawase (japonieraz: 河瀨直美 Kawase Naomi?, Nara 1969) film zuzendari japoniarra da. Naomi Sento (japonieraz: 仙頭直美 Sentō Naomi?) bezala ere ezaguna da, senarraren abizenagatik.

Bere lan asko dokumentalak izan ziren hastapenetan, baina fikzioa lantzen joan da, eta 21. mendeko japoniar zinema independentearen ikurretako bat da, bereziki Cannesko lehen agerpenetik aurrera (1997). 2015ean zikloa egin zen Donostiako Zinemaldian 21. mendeko zine japoniar independenteaz, eta Kawase izan zen nabarmendutako egileetako bat[1].

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere filmografia zabalean (30 film) erakutsi duenez, joeretatik urrundu den eta estilo zinematografiko guztiz pertsonal baten oinarriak finkatu dituen zinemagilea da. Estilo horri jarraiki, norberaren esperientzien errealitateari jarraitzen dio hurbil-hurbiletik, eta eguneroko keinu txikien naturaltasunean gordetzen den esanahi sakona edo poesia helarazten du[2].

Naomi Kawaserentzat, bizitza eta zinema elkarri lotuta daude. Haren unibertso intimoaren eta obraren arteko sinbiosia hain handia da, zaila da zehaztea non amaitzen den norberaren bizipena eta non hasten den artea, non amaitzen den dokumentu sentimentala eta non hasten den fikzioa. «Gauzak zinemaren bitartez baino ezin ditut adierazi», esan izan du[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sarasola, Ainhoa. «Japoniako zinema independenteari ziklo bat eskainiko dio Zinemaldiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
  2. a b «Shara | Klaketa» www.klaketa.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).[Betiko hautsitako esteka]