Naomi Shemer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naomi Shemer

Bizitza
JaiotzaKvutzat Kinneret (en) Itzuli1930eko uztailaren 13a
Herrialdea Palestina
HeriotzaTel Aviv Sourasky Medical Center (en) Itzuli2004ko ekainaren 26a (73 urte)
Hobiratze lekuaKinneret Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Mordechai Horowitz (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJerusalem Academy of Music and Dance (en) Itzuli : musika
Hizkuntzakhebreera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, abeslaria eta kantugilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoamusic of Israel (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
pianoa

naomi-shemer.co.il
IMDB: nm0791436 IBDB: 13732
Spotify: 4V6wf2ynZAUYlG8WnyQrIz Musicbrainz: 40a0a2c6-4a92-4442-b16e-1750111818b2 Discogs: 800979 Find a Grave: 8994551 Edit the value on Wikidata

Naomi Shemer (hebreeraz: נעמי שמר, Kvutzat Kinneret, 1930eko uztailaren 13a - Tel Aviv, 2004ko uztailaren 26a) [1] Israelgo musikari eta kantautore bereziki inportantea izan zen; "Israelgo kantu eta poesiaren lehen dama", esan izan zioten[2][3]. Bere abesti ezagunena, "Yerushlayim Shel Zahav" ("Jerusalem Urrezkoa") 1967koa, Israelgo bigarren ereserki ofiziosoa bihurtu zen Sei Eguneko Gerra irabazi ondoren, Israelgo estatuak Jerusalem osoa konkistatu zuenean. Kantu hori euskarazko Pello Joxepe kantuan oinarritua zegoela onartu zuen hi aurretik Shemerrek, Paco Ibañezi entzun zion doinua moldatu baitzuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naomi Sapir jaio zen Kvutzat Kinneret izeneko kibbutz batean, bere gurasoek beste judu batzuekin fundatutakoa, Galileako Itsasoaren ertzean. Shemer deitura ezkontzan eskuratu zuen, senarrarengandik. 1950ean sartu Israelgo Defentsa Indarretan, Nahal izeneko isilaldi taldean, eta gero musika ikasketak egin zituen Jerusalemen eta Tel Aviven.

2004an hil zen minbiziak jota, eta hil aurretik, lagun bati idatzi zion ordura arte ukatu zuena aitortzeko: guztiz bera izan barik, Jerusalem Urrezkoa bazela Paco Ibañezi hartutako Pello Joxepe kantu eta doinuaren egokitzapen bat. Lagun horrek eta Shemerren familiak erabaki zuten aitortza publiko egitea. Nahiz eta antzekotasuna garbia izan, Paco Ibáñezek aipatu zuenez, Shemerrek ez zuen bere burua erruduntzat hartu behar.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Israel
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.