Naparra ta Españico Escuñe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Naparra ta Españico Escuñe
Derecha Navarra y Española (DNE)
Presidentea Nieves Ciprés
Buruzagia Nives Cipres
Sorrera 20111
Desegitea 2015
Ideologia politikoa Eskuin muturra, espainolismoa, karlismoa,
Eserlekuak erakundeetan Nafarroako alkateak
0 / 272
www.derechanavarra.es
1: Nafarroako PPko kide ohiek sortua.

Naparra ta Españico Escuñe[1][2] —euskara batuaz 'Nafarroa eta Espainiako Eskuina', eta normalean gaztelaniaz Derecha Navarra y Española edo DNE—, Nafarroako alderdi espainolista eta eskuin muturrekoa zen, 2011. urtean sortua eta 2015ean tokiko VOX alderdiko taldean sartu zena.

Nolakotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdiak Nafarroako «espainiartasuna eta foruak» defendatzen zituen, «Nafarroa Euskadin integratzearen aurka» eta abortuaren aurka egonik.[3] Halaber, euskara batuaren aurkako jarrera zeukan, euskarari vascuence deitu behar zaiola defendatzeaz gain.[4]

Nafar Herriaren Batasuna eta Nafarroako Alderdi Popularraren (PP) arteko banaketaren ondoren, azken horretara jo zuten kide batzuek sortu zuten DNE 2011n, Nieves Ciprés eta beste hamar kide PPtik egotziak izan ostean.

2015ko otsailean VOX alderdiarekin bat egin zuen[5], tokiko VOXen antolakuntza gorpuztuz. Geroztik, DNEko kideek Abascalen alderdiko printzipioak barneratu zituzten: zentralismoa eta Nafarroako Foru Erkidegoko autonomiaren deuseztatzea, bai eta berorri lotuako organo publiko guztien pribatizazio edo ezertea ere[6]. Halaber, 1841etik indarrean egondako itun ekonomikoa desager dadila, hasieratik mantendu zuten printzipioa[7]. Akonfesionaltasuna ere barneratu dute, nahiz eta VOXek kristau tradizioekiko atxikipen sendoa izan.


Gaur egun, gizarte sareetan kontu propiorik badute[8], eta euren kabuz segitzen dute argitaratzen, VOXekin zerikusirik ez balute lez. Hala ere, eta ofizialki, alderdia bere horretan ez du administrazioetan indarrik.

Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan, Foru Parlamenturako hautes zerrenda aurkezteaz gain, Leitzan, Iruñean, Barañainen, Ablitasen, Xabierren, Lizarran, San Adrianen eta Tuteran aurkeztu zen.[9] Hala ere, Leitzan soilik lortu zuten ordezkaririk, hautetsi bat eskuratuz.[10]

2011ko Espainiako hauteskundeetan, Senaturako zerrenda aurkeztu zuen DNEk. Kongresurakoa, berriz, atzera bota zuen, «Amaiurrek ordezkaritza lor ez zezan».[11] Udalerri batzuetan, data berean, udal hauteskundeak ere burutu ziren. DNE Garinoain eta Lukinen aurkeztu zen, eta hainbat herritarrek zuri bozkatzeko deia egin zuten «ultraeskuinari aurre egiteko».[12] Hala ere, Garinoainen 18 bozka eskuratu zituen DNEk —zuriak 305 izan arren, ez ziren nahikoak izan— eta udalerri horren alkatetza eskuratu zuen (alderdiaren alkatetza bakarra), zerrendaburu moduan madrildar bat jarriz.[13] Lukinen, berriz, bozka zuria izan zen garaile.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hala agertzen da alderdiaren webguneko orrialde nagusian, ikurraren azpialdean.
  2. (Gaztelaniaz)  Nieves Ciprés: presentación del Partido Derecha Navarra y Española . Noiz kontsultatua: 2011-11-10 .
  3. (Gaztelaniaz)  Arnedo, Beatriz (2011) «"Derecha Navarra y Española", nuevo partido de afines a Ciprés» Diario de Navarra (Iruñea) .
  4. (Gaztelaniaz)  Ideario . Noiz kontsultatua: 2011-11-10 .
  5. (Gaztelaniaz)  «Derecha Navarra y Española (DNE) se integra en Vox», Navarra Información, 2015-II-24, . Noiz kontsultatua: 2019-I.1 .
  6. (Gaztelaniaz)  VOX Navarra, «Hoy es San Francisco Javier, patrón de #Navarra y uno de los españoles más universales. Desde @VoxNavarra reivindicamos que ningún navarro valga ni más ni menos que otro español de cualquier rincón de nuestra querida patria. Por ello FUERA AUTONOMÍAS. #EspañaViva #VOXAvanza», Twitter, . Noiz kontsultatua: 2018-XII-3 .
  7. (Gaztelaniaz)  «Propuestas para Vizcaya», VOX .
  8. (Gaztelaniaz)  «Derecha Navarra y Española», Facebook, . Noiz kontsultatua: 219-I-1 .
  9.   Nafarroako Foru Buletina Nafarroako Gobernua . Noiz kontsultatua: 2011-04-20 .
  10.   Siete partidos, que sumaron 17.574 votos, no obtienen representación Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2011-05-24 .
  11. (Gaztelaniaz)  «Derecha Navarra y Española anuncia que retira su candidatura al Congreso para "centrarse" en la del Senado» Diario de Navarra (Iruñea) Azaroaren 10a, 2011 . Noiz kontsultatua: 2011-11-10 .
  12. (Gaztelaniaz)  «Garinoain y Lukin votarán en blanco frente a la ultraderecha» Gara (Donostia) Azaroaren 20a, 2011 . Noiz kontsultatua: 2011-11-20 .
  13. (Gaztelaniaz)  «Derecha Navarra se hace con la Alcaldía de Garinoain por un solo voto» Gara (Donostia) Azaroaren 20a, 2011 . Noiz kontsultatua: 2011-11-21 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]