Napoleon III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Napoleon III.ari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Napoleon (argipena)».
Napoleon III.a
Franz Xaver Winterhalter Napoleon III.jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Frantziar errepublikako presidentea

1848ko abenduak 20 - 1852ko abenduak 2
Louis-Eugène Cavaignac - Louis Adolphe Thiers
head of government of France

1851ko urriak 26 - 1870eko urtarrilak 2
Léon Faucher - Émile Ollivier
Frantziarren Enperadorea

1852ko abenduak 2 - 1870eko irailak 4
Bizitza
Izen osoa Charles Louis Napoléon Bonaparte
Jaiotza Paris1808ko apirilaren 20a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Chislehurst1873ko urtarrilaren 9a (64 urte)
Hobiratze lekua Imperial Crypt (Farnborough)
Heriotza modua berezko heriotza (Septizemia)
Familia
Aita Luis Bonaparte
Ama Hortense de Beauharnais
Ezkontidea(k) Eugenia de Montijo  (1853ko urtarrilak 29 -  1873ko urtarrilak 9)
Bikotea(k) Alice Ozy
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Bonaparte
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Frantzia-Prusia Gerra
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
1855 signature of Napoléon III of France.jpg

Charles Louis Napoleon Bonaparte edo Napoleon III.a (1808ko apirilaren 20a - 1873ko urtarrilaren 9a) 1848tik 1851 arte Frantziako II. Errepublikako presidentea zein 1852 eta 1870 bitartean Frantziarren enperadorea izan zen. Napoleon I.a osaba bezala, Errepublikako boterea hartzean, iraultzaileen ideiak eta agintean jarrera autoritarioa bat egiten saiatu zen. Gainera, bi inperioak armadaren porrotak zirela kausa desagertu ziren.

Frantziako Presidentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848ko Iraultzako gatazken ostean, abenduaren 10eko hauteskundeetan bihurtu zen II. Errepublikako presidente Luis Napoleon Bonaparte. Burokrazia, armada eta Frantziako probintzietako biztanleria nekazal eta atzerakoiagoaren babesa lortuta. Aurrerakoiagoen aurrean, Louis Napoleonek gizonezkoen sufragio unibertsala indarrean jarri zuen berriro.

Alabaina, 1851ko abenduaren 2an, estatu-kolpea eman zuen: Asanblada Nazionala desegin eta oposizioko buru nagusiak atxilotu zituen. 1852ko urtarrilean presidentetza 10 urterako luzatu zitzaion, eta Guardia Nazionaleko kontrol zuzena bere esku geratu zen. 1852ko azaroan, plebiszitu baten ondoren, II. Inperioa ezarri zuen.

Inperio Autoritarioa (1851-1860)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperio Autoritario deritzon Bigarren Inperioaren lehenengo epe honetan, barne politika bi helburu nagusi izan zituen Napoleon III.ak: estatuko botereak bereganatzea eta matxinadak itzaltzea. 1852ko konstituzioak Napoleonen esku botere betearazlea eta militarra utzi zituen, baita justizia boterean eskua sartzeko eskumena ere, ordezkariak izendatu ahal izaten baitzituen. Legegintzari zegokionez, Napoleonek Estatu Kontseilua eratu zuen, zeinek proposatzen zituen gizonezko sufragio unibertsalaren bidez hautatutako legebiltzarrak aztertu behar zituen legeak.

Orden publikoa poliziaren bidez gorde zen: polizia hirietan eta jendarmeria herrietan. Zentsurarik ez egon arren, prentsa zein unibertsitateak zelatan zituen. Elizarekin aliatuta, batik bat Industria Iraultzak ekarritako aberastasunak, baikortasuna, segurtasuna eta ondasun andana eman zizkien frantsesei. Honela, matxinatzeko gogoa apaldu zen.

Kanpo politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo politikan, epe honetan Krimeako Gerran zein Austria-Piamonteko Gerran ere aritu zen Napoleon.

Krimeako Gerran Napoleon III.ak Erresuma Batuaren alde egin zuen eta Nikolas I.aren Errusiaren aurka Ekialdeko katolikoei lagundu nahian. Bi urteren buruan garaile aterata, nazioarteko mailan ospe handia lortu zuen Napoleonek.

Italian, Piamonteko Cavourrekin sinatu zuen Plombièrs hitzarmena (1858ko uztailaren 21ean) Austriaren aurka. Hurrengo urteko ekainean, Magenta eta Solferino batailetan austriarrak garaitu ostean, Prusiak Austriari laguntza emango zien beldurrez, Napoleonek bakea sinatu zuen, Piamontekin adostu gabe. Piamontek lurralde batzuk lortu arren, tartean Aita Santuen Estatuko zati bat, Cavourrek dimisioa aurkeztu zuen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialari frankok Frantziako benetako Industria Iraultzaren garapena epe honetan kokatzen dute.

Napoleonek eskua sartu zuen ekonomian. Frantziako nekazarien babesa (populazio aktiboaren %50 baino gehiago) bereganatu nahian, laguntza eman zien. Halaber, Paris eraberritu zuen, hiriburuko langabeziari aurre egiteko eta negozio-burgesiaren babesa ere bereganatzeko.

1850eko hamarkadan babeskor jokatu zuen Napoleonek ekonomia arloan, eta ekonomia modernizatu ahal izan zuen. 1860ko hamarkadan, merkatuak ireki zituen, eta, 1866ko krisi ekonomikora arte, Frantziako kanpoko salmentak ugaltzea lortu zuen.

Inperio Liberala (1860-1870)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako laguntzarekin Piamontek Aita Santuen Estatuetako zati bat eskuratu izanak (1859) kendu zion Napoleoni hainbat katoliko frantziarren babesa. Orduan, Napoleonek politika aurrerakoiagoa hartu zuen, -1859an amnistia ezarri zuen, esterako- errepublikazaleen babesa bereganatu nahian. Hala ere, atzerakoiekiko lotura moztu ez zuenez, hein txiki batean baino ez zuen lortu.

Liberalizazio politiko (eta ekonomiko) horri esker, legebiltzarrak eskumen gehiago izan zituen, edota, 1864an, langileen elkarteak eta grebak onartu zituen.

Kanpo politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porrot latzak ere izan bazituen ere, batik bat 1866tik aurrera, Napoleonek arrakastak izan zituen: Savoia eta Niza bereganatu zituen Frantziak 1860an, Indotxinan eta Senegalen lehenengo koloniak kokatu zituen, Suezko Kanalaren eraikuntza (1859-1869), edota Mexikoko espedizioa (1861-1866).

Baina 1866an bertan, Bismarcken estreinako porrot diplomatikoa izan zuen Napoleonek, Luxenburgo Frantziarako bereganatu nahi izan zuenean. AEBetako Gerra Zibilean Hegoaldearen alde egin zuen Napoleonek, eta 1865ean Iparraldea atera zen garaile. Gainera, Frantziak Mexikon ezarritako gobernua –Maximilianorena- ez zuten onartu AEBek. 1867an, Frantziak abandonaturik, Maximiliano atzeman eta hil zuten.

Baina porrot erabakigarria 1869-1870eko Prusiaren kontrako gerra izan zen. Bismarckek berehala garaitu zituen Frantziako armadak. Ondorioz, Alsazia eta Lorena galdu zituen Frantziak, eta legebiltzarrak III. Errepublika aldarrikatu ondoren, II. Inperioa amaitu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Napoleon III.a Aldatu lotura Wikidatan