Narcís Oller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Narcís Oller
Retrat de Narcís Oller.tif
Bizitza
Izen osoa Narcís Oller i Moragas
Jaiotza Valls1846ko abuztuaren 10a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bartzelona1930eko uztailaren 26a (83 urte)
Hobiratze lekua Poblenou Cemetery
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, itzultzailea, autorea, eleberrigilea eta politikaria
Influentziak Henry Wadsworth Longfellow, Honoré de Balzac, Lev Tolstoi, Johann Wolfgang von Goethe, Emile Zola eta Alphonse de Lamartine
Genero artistikoa dramaturgia
eleberria
Narcís Oller signatura.svg

Narcís Oller i Moragas (Valls, 1846ko abuztuaren 10a - Bartzelona, 1930eko uztailaren 26a) katalan idazlea izan zen.

Kataluniako eleberrigile nagusietakoa da. Hasieran gazteleraz idatzi zuen, baina 1877ko Lore Jokoen ondoren katalanez idazten hasi zen. Eszeptizismoa erakutsi zuen bere lanetan, eta mugimendu naturalistaren alde agertu zen, baina bete-betean hartan sartu gabe, bere sentimentalismoa zela eta. Lan erromantikoak idatzi zituen, sentimentalak eta moralzaleak. Obra aipagarriak: Croquis del natural (1879), La papallona (1882), L´escanyapobres (1884), Vilaniu (1885), La febre d´or (1890-1892, 3 ale), Pilar Prim (1906), La bufetada (1884), La bogeria (1894), Memòries literàries (1962, hil ondoren argitaratua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narcís Oller Aldatu lotura Wikidatan