Narkotiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bayer markakoaren heroina.

Narkotikoak edo gai sorgarriak loa eta askotan ere estuporea eragiten duten sendagaiak dira. Kasu gehienetan nerbio-bulkaden transmisioa inhibitzen dute, batez ere minarekin lotuta daudenak. Narkotikoen multzoan eragin psikoaktiboa duten mota askotako drogak daude baina terapian ez dira umore aldaketak eragiteko, psikotropikoak bezala, beste farmazia-ezaugarriak baizik: analgesia, anestesia, eztularen aurkakoak, beherakoaren aurkakoak... Beraz, nahiz eta une batean edo bestean bizkorgarri izan, azkenean nerbio-sistema zentralean eragin deprimigarria sortzen du.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narkotiko hitza[1] grezieratik dator, ναρκούν hitzetik alegia ("narkoyn", sorgortu).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burmuinak sortzen dituen endorfina izeneko proteinen jarduera areagotzen dute, izan ere, osaera kimikoari dagokionez proteina horien antz handia baitute; proteina horiek nerbio sistemaren zenbait funtzio galarazten edo ahultzen dituzte, mina edo oinazea, esate baterako; hala, medikuntzan asko erabiltzen dira narkotikoak, nahiz eta kalteak eragiten dituztela jakin (besteak beste, goragalea, oka egitea, alergiak eta mendekotasun gogorra batik bat) oinazea lasaitzearren, loak harrarazteko edo zentzumenen sorgarri.[2]

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopuru edo dosi handiak hartuz gero, arnasketa geldiaraz dezakete, koma-egoera sortu eta baita heriotza ekarri ere. Narkotiko guztiek atxikimendua sortzen dute, fisikoa eta psikikoa. Horregatik behar-beharrezkoa da espezialisten aholkua hartzeko garaian.[2]

Narkotiko ilegalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Droga hauek sarritan lege-testuingurutik ateratzen dira, euforia egoerak eragiteko. Narkotiko batzuk anestesikoak dira, esaterako dietil eterra, kloroformoa eta ziklopropanoa, baina gehienak opioideak dira eta Single Convention on Narcotic Drugs nazioarteko hitzarmen barruan daude.

Urtetan tetrahidrocannabinol, marihuanatik ateratako substantzia aktiboa, narkotiko analgesiko moduan hartzen zen. Baina Ameriketako Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioak (FDA) substantzia narkotikoen zerrendatik kendu du.

Amazoniako herriek ingaren haziak narkotiko moduan erabiltzen dituzte.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opiazeoak
Opioideak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]