Narmerren mazo burua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Narmerren mazo burua

Narmerren mazo burua, egiptoar zeremonia mazo buru bat da, K. a. 3000. urtean datatua dagoena (Naqada III); kareharrian zizelkatua izan zen eta 19,8 zentimetroko altuera du.

Hierakonpolisen aurkitua izan zen (Antzinako Egipton Nekhen izena zuen herria), 1897-1898 indusketa kanpainan zehar. Quibell eta Green arkeologoek aurkitu zuten.

Narmerren izena, serekh batean inskribatua darama, eta, bere interpretazioa konplexua den arren, ziur aski, honako hau irudikatzen zuen: desfile bat, printzesa baten aurkezpena, edo Heb Sed jaia, erregearen presentziarekin, Behe Egiptoko koroa gorria daramana eta kapera baten barnean eserita dagoena. Kapera honen gainean, Nekhbet jainkosa agertzen da putre formarekin, hegoak zabalik dituelarik, babes jainkotiarraren zeinu gisa. Behean, bi errege eguzkitako eramaile daude.

Ustezko gerra harrapakina, Niloren deltan lortutako bere garaipenaren ondoren, inskripzioen arabera, 120.000 etsai preso, 400.000 idi eta 1.422.000 ahuntzetan estimatzen zen.

Gaur egun, mazo hau, Oxfordeko Ashmolean Museumean dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]