Narrasti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Narrastiak
Fosilaren garaia: Pennsylvaniar-gaur egun

Caiman crocodilus, Chelonia mydas, Sphenodon punctatus eta Crotalus adamanteus.
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Kladoa: Amniota
Klasea: Reptilia
Laurenti, 1768
Subgroups

Narrastiak animalia tetrapodo eta amnioto talde bat da. Talde parafiletikoa da, ez dituelako biltzen ugaztun eta hegaztiak, baina bai euren arbasoetako batzuk. Animalia ornodun odol-hotzekoak dira, biriken bidez arnasa hartzen dutenak, erruleak, azala ezkataz estalia dutenak, eta lau hankak endurtuak edo motzak dituztelako herrestan ibiltzen direnak.

Narrastiek biriketatik bideratzen dute arnasketa; horregatik bizi dira gehienak lehorrean. Eskeletua hezurrez osatua dute. Burezurra eta bizkarrezurra giltzaduraz lotuak dituzte. Ez dute ugaztunek eta hegaztiek bezala, hotz egin, bero egin, odolari tenperatura jakin batean eusteko gaitasunik. 0 Â°C-ko tenperaturarekin ere ia denek bizirik irauten dute, baina 45 Â°C-tatik gorako tenperaturak luze iraunez gero hiltzen dira gehienak. Oso eskualde hotzetan ez da narrastirik bizi, eta eskualde beroetan mota gehiago bizi dira besteetan baino. Hezurrezko oskolez, ezkataz edo karatxoz estalia izan dezakete gorputza. Mota gehienak haragijaleak dira. Arrautza bidez ugaltzen dira gehienak, baina zenbait mota biziernalkariak dira aldi berean. Narrastiak Karboniferoren azkenaldean agertu ziren. Mesozoikoan, orain ehun milioi urte inguru, horiek ziren animaliarik zabalduenak munduan; asko gainera, oso tamaina handikoak ziren; dinosauroak, esate baterako, narrastiak ziren. Horietako denak edo gehienak desagertu ziren gero. Narrastien klaseak 19 bat ordena biltzen ditu, baina gaur egun lau besterik ez daude bizirik.

Egun, beraz, lau ordenatan banatzen dira:

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxonomia tradizionalean hiru talde daude:

Kladistikaren arabera sailkapen hau egiten da:

Amniota

Synapsida


Sauropsida

Anapsida


Diapsida
Lepidosauria

Rhynchocephalia



Squamata



Archosauria

Crocodylomorpha


Dinosauria

Ornithischia (Triceratops, Iguanodon, Stegosaurus)


Saurischia

Sauropoda (Diplodocus, Brachiosaurus)


Theropoda

Tyrannosauridae



Aves










Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narrasti Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]