Narros jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Narros jauregia
Kultura ondasuna
Narros.JPG
Narros jauregiaren atzealdea, hondartzatik ikusita.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Zarautz
Koordenatuak 43° 17′ 14″ N, 2° 10′ 36″ W / 43.28710556°N,2.17666667°W / 43.28710556; -2.17666667Koordenatuak: 43° 17′ 14″ N, 2° 10′ 36″ W / 43.28710556°N,2.17666667°W / 43.28710556; -2.17666667
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloa Pizkundetar arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0001224

Narros Jauregia edo Zarauztarron Jauregia Zarauzko (Gipuzkoa) mendebaldeko itsasertzean dagoen jauregia da, Santa Maria Erreginaren parrokiaren aurrean. Hondartzaren mendebaldeko muturrean dago kokatuta, Alde Zaharreko auzoan eta Getariarako bidearen hasieran.

Gabonetan, azken urteotan ohitura dago publikoari lorategiiak zabaltzeko eta bertan Jesusen jaiotza eta inguruko pertsonaiak eta animaliak mugitzen diren irudien bidez erakusteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean eraikia izan zen. 1536an Juan Ortiz Zarauzkoa eta Ganboakoa Ahaide Nagusiak eraikuntza agindu zuen, pizkundetar estiloan[1]. 1865 eta 1866 urteetan, Elisabet II.a Espainiakoa erreginak jauregi honetan igaro zuen uda[2]. Horren ostean, aristokraziako pertsonaia ugari joan ziren Zarautzera udaldian, hala nola, Narrosko Markesa, Pascual Madoz, Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa erregina, Alfontso XIII.a erregea, Albako dukesa, Balduin eta Fabiola Belgikakoak eta abar.

Eraikinean egindako indusketa arkeologikoetan ikusi da lehenago bertan ontziola bat eta beste hainbat eraikin zeudela, Txiliku izeneko auzoa eratuz[3].

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren aurrealdeak duen ezkutuak, hiriaren sorrera baino lehen, bertan leinuren bat bazegoela egiaztatzen du eta Zarauz antes que Zarauz (Zarautz, Zarautz baino lehen) irakur daiteke. Ingeles estiloko lorategi handia du aurrealdean. XIX. mendean, ezkerreko eta eskubiko aldeetan, pabiloi bana erantsi zioten jauregiari.

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero kondairak, abuztuaren 24an, 1572an gertatutako San Bartolomeko sarraskiaren urteurrenean, gela urdina delakoan egun hartan zegoen ingeles noble bat agertzen dela kontatzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Ruano, Álvaro Aragón (2008-01-14) «En una casa y mantenimiento. Estrategias familiares en Guipúzcoa durante la Edad Moderna a través del caso de la familia Zarauz» Nuevo Mundo Mundos Nuevos. Nouveaux mondes mondes nouveaux - Novo Mundo Mundos Novos - New world New worlds doi:10.4000/nuevomundo.17153 ISSN 1626-0252 . Noiz kontsultatua: 2017-09-18 .
  2.   Zarautz historikoa: Narros jauregia gurezarautz.net . Noiz kontsultatua: 2015-07-26 .
  3. (Gaztelaniaz)  Palacios, Fernando Fernández (2004) Zarauz o Guetaria como posibles lugares del antiguo "oppidum Morogi" Diputación Foral . Noiz kontsultatua: 2017-09-18 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa