Joaquín María Egia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Narrosko markesa» orritik birbideratua)
Joaquín María Egia

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1733ko otsailaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1803 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Joaquín María Egia Agirre (Azkoitia, 1733ko otsailaren 2a - Gasteiz, 1803), Narrosko hirugarren markesa, gipuzkoar zientzialari eta politikaria izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian egin zituen filosofia eta zientzietako ikasketak. Azkoitira itzulitakoan, Peñafloridako kondeak Intxaustiko jauregian antolatzen zituen elkarrizketetan hasi zen parte hartzen, eta jarduera haren fruitu sortu zen Frantzisko Xabier Munibe Peñafloridako kondeak, Ignacio Manuel Altunak eta Egiak berak osaturiko hirukote ilustratua, Azkoitiko Zalduntxoak deitua. Geroago sortu zuten Euskal Herriaren Adiskideak elkarteko idazkaria izan zen, hil arte. 1758an Gipuzkoako Ahaldun Nagusi bilakatu zen.

Konbentzio Gerran (1794-1795), Gipuzkoako gerrarako diputatua izan zen; kritika ugari jaso zuen Frantziako Iraultzaileen ideien alde egiteagatik. Gerra amaitutakoan berreskuratu zituen Euskal Herriaren Adiskideak elkarteko karguak. Fisika, kimika eta mineralogiako lanak egin zituen, batez ere, eta Encyclopédie lanaren aldeko sutsua izan zen. Itzal handiko gizona izan zen; gutun ugari idatzi zioten elkarri Egiak eta Voltairek. Frantziako eta Espainiako akademia eta kultura-elkarte anitzeko kide izan zen.

Espainiar Inkisizioak Frantziako ilustratuen ideiak zabaltzeagatik de levi uko egitera zigortu zuen. Pietro Metastasioren La clemenza di Tito gaztelaniara itzuli zuen eta Elogio de Peñaflorida idazlanaren egilea da. Zarautzen bizi izan zen, Narros jauregian hain zuzen ere.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Joaquín María de Eguía Aguirre. .
  2. Gran Enciclopedia Larousse. Bartzelona: Planeta ISBN 84-320-7370-9..


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.