Narsarsuaq

Wikipedia, Entziklopedia askea
Narsarsuaq
Landa
Narsarsuaq-tunulliarfik.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Groenlandia
Probintzia  Groenlandia
Posta kodea 3923
Geografia
Koordenatuak 61° 08′ 45″ N, 45° 26′ 05″ W / 61.1458°N,45.4347°W / 61.1458; -45.4347Koordenatuak: 61° 08′ 45″ N, 45° 26′ 05″ W / 61.1458°N,45.4347°W / 61.1458; -45.4347
Azalera 47.71 km²
Altuera 34 m
Demografia
Biztanleria 116 (2016)
123 (2020ko urtarrilaren 1a)
153 (1977ko urtarrilaren 1a)
129 (1978ko urtarrilaren 1a)
138 (1979ko urtarrilaren 1a)
147 (1980ko urtarrilaren 1a)
153 (1981eko urtarrilaren 1a)
143 (1982ko urtarrilaren 1a)
148 (1983ko urtarrilaren 1a)
143 (1984ko urtarrilaren 1a)
170 (1985eko urtarrilaren 1a)
161 (1986ko urtarrilaren 1a)
151 (1987ko urtarrilaren 1a)
157 (1988ko urtarrilaren 1a)
161 (1989ko urtarrilaren 1a)
163 (1990eko urtarrilaren 1a)
151 (1991ko urtarrilaren 1a)
162 (1992ko urtarrilaren 1a)
178 (1993ko urtarrilaren 1a)
146 (1994ko urtarrilaren 1a)
166 (1995eko urtarrilaren 1a)
166 (1996ko urtarrilaren 1a)
190 (1997ko urtarrilaren 1a)
184 (1998ko urtarrilaren 1a)
191 (1999ko urtarrilaren 1a)
195 (2000ko urtarrilaren 1a)
176 (2001eko urtarrilaren 1a)
186 (2002ko urtarrilaren 1a)
178 (2003ko urtarrilaren 1a)
170 (2004ko urtarrilaren 1a)
166 (2005eko urtarrilaren 1a)
155 (2006ko urtarrilaren 1a)
161 (2007ko urtarrilaren 1a)
174 (2008ko urtarrilaren 1a)
165 (2009ko urtarrilaren 1a)
158 (2010eko urtarrilaren 1a)
149 (2011ko urtarrilaren 1a)
154 (2012ko urtarrilaren 1a)
143 (2013ko urtarrilaren 1a)
132 (2014ko urtarrilaren 1a)
145 (2015eko urtarrilaren 1a)
116 (2016ko urtarrilaren 1a)
139 (2017ko urtarrilaren 1a)
124 (2018ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2018)
Metropolia Kujalleq
Dentsitatea 2,43 bizt/km²

Narsarsuaq Groenlandia hegoaldean dagoen Kujalleq izeneko udalerriko herri bat da. 2007ko azken erroldaren arabera 160 biztanle ditu. Herri honek toki turistikoak eskaintzen ditu, glaziarretara bidaiak beste batzuen artean. Herri honetatik gertu lehen norvegiar finkapenen hondakinak eta Amerikako lehen eliza kristauaren erreplika bat daude. Bere izenak groenlandieraz "Lautada handia" esan nahi du.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Narsarsuaq (1961-1990))   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2.6 -2.1 -1.0 3.7 8.9 12.4 14.3 13.2 9.0 3.8 0.4 -2.1 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -11.1 -10.5 -9.5 -4.4 1.4 4.5 6.4 5.5 2.0 -2.9 -6.9 -10.1 -11.1
Euria (mm) 38 33 37 42 37 52 65 70 68 51 60 61 614
Iturria: Danish Meteorological Institute[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groenlandiako hiri nagusia izan zen Erik Gorriaren garaian, non Brattahlíð etxaldea gertu kokatua zegoen.

1942an AEBek Narsarsuaqen aire base bat eraiki zuten, Bluie West One izenekoa. Milaka hegazkinek erabili zuten base hau geltoki bezala Estatu Batuak eta Europa arteko euren ibilbidean. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren basea erabiltzen jarraitu zen aire birhornitzea garatu eta Thuleko aire basea eraiki zen arte. 1951n Groenlandiak eta Estatu Batuek basea elkarrekin administratuko zutela adostu zen. 1958an Estatu Batuek basea utzi zuten, baina hurrengo urtean berrireki zuen daniar gobernuak MS Hans Hedtodf izeneko belaontzia bere pasaiari guztiekin batera Uummannarsuaqetik hegoaldera hondoratu ondoren.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria udan Groenlandiako mendebaldeko kostaldea zeharkatzen duen Artic Umiaq Line delakoaren portu bat da. Narsarsuaqeko aireportuak Groenlandia hegomendebaldeko aireporturik garrantzitsuena bezala funtzionatzen du, nazioarteko hegaldiekin Islandia eta Danimarkatik, Air Greenlandek kudeatutako hegaldi nazionalez gain. Atlantiko Ozeanoa zeharkatzen duten hegazkin txikiek Narsarsuaqen eta Bigarren Mundu Gerrako beste aerodromo batzuetan geldialdiak egiten dituzte, Kanadako Goose Bay eta Islandiako hiriburua den Reyjaviken kasu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Danieraz) Danish Meteorological Institute. Estatistika. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]