Narses Armeniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Narses Armeniakoa
Narseh relief.jpg
Sasandar Inperioko errege

293 - 302
Bahram III.a - Hormizd II.a
Bizitza
Heriotza 302
Hobiratze lekua Naqsh-e Rostam
Familia
Aita Xapur I.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Sasandar dinastia
Jarduerak
Jarduerak monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Zoroastrismoa

Narses Armeniakoa (pehlevieraz: 𐭭𐭥𐭮𐭧𐭩; persieraz: : نرسه‎; ? - 302), Narseh ere deitua, Armeniako erregea izan zen 272 eta 294 bitartean, eta Sasandar Inperioko xahanxah 293-302 urteetan[1]. Ez da nahastu behar Narses bizantziar jeneralarekin.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xapur I.aren semea zen. 272 aldean, Armeniako errege izendatu zuten. 293an, bere iloba Bahram III.aren aurka matxinatu zen, eta laster Sasandar Inperioko errege bilakatu zen[1].

Erromatarrei eraso zien, eta Tiridates III.a Armeniako tronutik eraitsi zuen 294an. 296an, Galerio zesarra bentzutu zuen Kalinikotik gertu, Eufratesen ondoan. Baina, 297ko neguan, Galeriok Armenia inbaditu zuen, armada handi baten buru, eta erabat azpiratu zuen Narsesen gudarostea Satalako guduan.

Narsesk bake ituna sinatu behar izan zuen, Mesopotamia mendebaldea eta Tigrisen ibarraren mendebaldeko bost probintzia erromatarrei emanez. Armenia ere Erromaren mende gelditu zen. Bake horrek berrogei urte iraun zuen, 337 arte. Narses 302an hil zen; haren seme Hormizd II.a izan zen oinordekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Narseh iranicaonline.org . Noiz kontsultatua: 2017-3-15 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narses Armeniakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Bahram III.a
Sasandar erregea
293-302
Ondorengoa
Hormizd II.a