Narva (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Narva ibaia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Narva
Narva jõgi (et) Нарва (ru)
Narva river bridge.jpg
Datu orokorrak
Luzera 73,8 km
Geografia
Koordenatuak 58° 59′ 14″ N, 27° 43′ 49″ E / 58.9873°N,27.7303°E / 58.9873; 27.7303Koordenatuak: 58° 59′ 14″ N, 27° 43′ 49″ E / 58.9873°N,27.7303°E / 58.9873; 27.7303
Herrialdea Estonia eta Errusia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 56.200 km²
Lakuak Narva Reservoir Itzuli
Iturburua Peipus Itzuli
Bokalea Narva Bay Itzuli
Mendizaletasuna

Narva (estonieraz: Narva jõgi, errusieraz: Нарва) Errusiaren eta Estoniaren arteko iparraldeko muga egiten duen ibaia da. 77 km luze da, eta 56.225 km2-ko arroa dauka. Peipus aintziraren hustubidea da, eta Finlandiako golkoan du ahoa, Estoniako Narva-Jõesuu hiritik gertu.[1]

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narva ibaiaren emaria 1902-1985 bitartean neurtua izan da Narvako presan (itsasoratu baino 20 km inguru lehenago).[2] Gune horretan, drainatutako eremuak 56.000 km² ditu, arro osoaren % 99,6. Bertan urteko batezbesteko emaria 384 m³/s da; emari handiena apirilean du (614 m³/s) eta txikiena urtarrilean (267 m³/s).

Narva ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Narvako presan neurtuak
Datuak: 1902 eta 1985 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The River Narva Keskkonnaamet.ee
  2. Narva ibaia Narvako presan Webworld.unesco.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narva (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan