Nat King Cole

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nat King Cole
Nat King Cole
Nat King Cole musikaria 1947an New York hirian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Nathaniel Adams Coles
Jaio 1919ko martxoaren 17a
Ameriketako Estatu Batuak Montgomery, Alabama
(Estatu Batuak)
Hil 1965eko otsailaren 25a
(45 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Santa Monica, Kalifornia
(Estatu Batuak)

Nat King Cole, jaiotzez izenez Nathaniel Adams Coles (1919ko martxoaren 17a, Montgomery, Alabama - 1965eko otsailaren 25a, Santa Monica, Kalifornia) estatubatuar jazz eta pop abeslaria eta pianojolea izan zen. Telebistako ikuskizun saioetan abestu eta pianoa jotzen agertu zen arraza beltzeko lehen estatubatuar musikarietako bat izan zen. Bestalde, ingeles nahiz gaztelaniaz ere abestu izan zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Colek hiru anai eduki zituen: Eddie (1910–1970), Ike (1927–2001) eta Freddy (1931-), eta Joyce arrebaordea. Anai guztiak musikan ibiliko ziren bere moduan. Lau urte zituenean, Chicagora joan ziren bizitzera, eta bertan Edward Coles bere aita ministro baptista bilakatu zen. Colek organoa jotzen ikasi zuen bere amarengatik, Perlina Coles, elizako organojolea izan zena. 12 urterekin hasi zen ikasten formalki, ez bakarrik jazz eta gospel, baizik eta musika klasiko mendebaldarra ere bai.

Bere auzotegiaren inguruko club-etan Louis Armstrong, Earl Hines eta Jimmie Noone ibiltzen ziren eta eurei entzuten igaro zituen hasierako urte haiek.

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"King Cole Swingsters" izeneko hirukoteak Long Beachen jotzen zuen 1930eko hamarkadaren amaieran, Cole pianoan eta taldeburu moduan, Oscar Moore gitarrean eta Wesley Prince baxuan. Irratiari esker "King Cole Trio" hau egin zen ezagun urte haietan. Eta Cole ekin zion abesteari, musika instrumentalarekin tartekatuz, eta 1943an arrakasta lortu zuen "Straighten Up and Fly Right" abestiarekin. Beste "hit" batzuk izan zituen "The Christmas Song" (1946), "(Get Your Kicks on) Route 66" (1946), "Nature Boy" (1948), "Mona Lisa" (1950), "Too Young" (1951) eta "Unforgettable" (1951), jazzetik popera lerratuz.

Bestela 1956an "The Nat King Cole Show" estreinatu zuten telebistan, NBC katean. Garai hartan ezaugarri horiekin lehenengoa izan zen afroamerikar batek gidatuta. Urte horietan, bata bestearen atzetik abesti arrakastatsuak egin zituen: "Smile", "Pretend", "A Blossom Fell" eta "If I May". 1958an Kubara joan zen eta gazteleraz egindako diskoa grabatu zuen, eta hain harrera ona eduki zuen beste bi disko egin zituela hizkuntza hartan.

1960ko hamarkadan ere abesti arrakastatsuak grabatu zituen, besteak beste "Let There Be Love", "Ramblin' Rose", "Dear Lonely Hearts", "That Sunday, That Summer" eta "Those Lazy-Hazy-Crazy Days Of Summer".

Halaber, aktore moduan film labur batzuetan agertu zen, baita telebistako beste saio batzuetan ere.

Azken fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ko irailean Cole hasi zen pisua galtzen eta bizkarreko min handiarekin. Osasunaren makaltze hau areagotu zen bere bizitza pertsonal eta profesionalaren estresa zela-eta. Azkenean lagunek konbentzitu ahal izan zuten laguntza medikoa bilatzen, eta orduan tumore gaiztoa topatu zioten ezkerreko birikan, erretzaile handia izan zelarik. Lan egiteari uzteko aholkatu arren, Colek segitu zuen eta azkeneko grabaketak egin zituen abenduaren hasieran San Franciscon.

St. John's Ospitalean sartu zuten Santa Monican abenduaren 7an, eta erradioterapia eman zioten. Frank Sinatra bere ordez aritu zen Los Angelesen 5 egun geroago Music Center on December 12. Bere egoera okertuz joan zen, baina ospitaletik atera zen urte berri inguruan. Etxean ikusi ahal izan zuen milaka gutun jaso zituela bere gaixotasunaren berria publikoki zabaltzean. Coleren egoerak bestela bere emaztearekiko harreman txarra konpontzen lagundu zuen. Urtarrilaren 25ean ebakuntza egin zioten, ezkerreko birika kenduz. San Balendin egunean baimen berezia jaso zuen emaztearekin itsao aldean pasioan ibiltzeko, eta hurrengo egunean hil zen, 45 urterekin.

Hileta elizkizuna 3 egun geroago egin zuten St. James Episcopal elizan Los Angelesen, 400 pertsonarekin bertan eta kanpoan milakarekin. Aurreko egunean ehundaka pertsona, tartean Robert F. Kennedy, Frank Sinatra, Sammy Davis Jr. edo Jimmy Durante, parte hartu zuten bere katabuta eramaten. Glendalen dago lurperatuta.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratze urtea Izenburua Disketxea
1952 Penthouse Serenade Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1952 Top Pops Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1952 Harvest Of Hits Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1953 Sings For Two In Love Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1954 Unforgettable Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1955 Penthouse Serenade Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1955 Nat King Cole Sings For Two In Love Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1955 10th Anniversary Album Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1955 Top Pops Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1955 The Piano Style of Nat King Cole Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1956 Ballads of the Day Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1957 This Is Nat King Cole Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1957 After Midnight Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1957 Just One Of Those Things Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1957 Love Is the Thing Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1958 Cole Español Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1958 St. Louis Blues Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1958 The Very Thought Of You Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1958 To Whom It May Concern Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1959 Welcome To The Club Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1959 A Mis Amigos Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1960 Tell Me All About Yourself Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1960 Everytime I Feel The Spirit Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1960 Wild Is Love Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1960 The Magic of Christmas Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1961 The Nat King Cole Story Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1961 The Touch of Your Lips Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1962 Nat King Cole Sings, George Shearing Plays Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1962 Ramblin' Rose Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1962 Dear Lonely Hearts Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1962 More Cole Español Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1962 Swingin' Side Of Nat King Cole Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1963 Nat King Cole Sings the Blues Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1963 Those Lazy-Hazy-Crazy Days of Summer Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1963 Top Pops Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1963 Where Did Everyone Go? Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1963 The Christmas Song Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1964 Nat King Cole Sings "My Fair Lady" Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1964 Let's Face The Music! Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1964 I Don't Want To Be Hurt Anymore Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1965 L-O-V-E Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nat King Cole Aldatu lotura Wikidatan