Natalia Arroyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia Arroyo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNatàlia Arroyo Clavell
JaiotzaEsplugues de Llobregat1986ko apirilaren 14a (38 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbol entrenatzailea, futbolaria, kazetaria eta kirol esataria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bartzelona Futbol Kluba1996 / 2006
Reial Club Deportiu Espanyol2006 / 2008
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

nataliaarroyo.weebly.com
Twitter: natarroyo Instagram: nat.arroyo Edit the value on Wikidata

Natalia Arroyo Clavell (Espluges de Llobregat, Herrialde Katalanak, 1986ko apirilaren 14a) kataluniar futbolari ohi eta entrenatzailea da.

2020-2021 denboralditik, Realeko entrenatzailea[1], Gonzalo Arconadaren tokian[2]. Ezaguna izan da iritzi emaile lanean, Gol telebista katean, besteak beste. Era berean, Kataluniako selekzioko entrenatzailea da 2014az geroztik.

Bartzelonako harrobian hezi zen futbolari gisa, baina ez zuen ibilbide handiegirik osatu, lesio larri baten ondorioz. Realean, lehendabiziko aldiz, ari da talde profesional bateko aulkian. Donostian, aurkitu du azken urteetan ibilbide oparoa izan duen taldea, bestea beste, Espainiako Kopa eta Euskal Herria kopa irabazi ditu bi sasoi eta erdian, eta Espainiako Superkopako finala jokatu zuen 2020. urteko otsailean[3]. Hala ere, haren aurkezpen-agerraldian aitortu zuen bezala, taldeari hobetzeko [4].

Espainiako Emakumezkoen Futbol Superligan nahiko hasiera ona osatzen ari da Nataliak zuzendutako taldea.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berria egunkariari emandako elkarrizketa batean aitortu duen bezala, oso garrantzitsutzat jo du euskara[5]. Euskara ikasten ari da Antiguako AEKn, eta Euskaraldiaren bigarren edizioaren sasoian Belarriprest txaparekin azaldu da.

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021. urtean, ‘Les noies juguem a tot!’ ('¡Las chicas juegan a todo!') liburua aurkeztu du, Elisa SanJuanekin idatzitakoa; marrazkiak Roger Zannirenak dira. Larousse argitaletxeak argitaratu du.

Liburua kirolaren entziklopedia modukoa da, eta umeei zuzenduta dago.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urain, Jon O.. «Natalia Arroyo izango da Realeko entrenatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  2. Urain, Jon O.. ««Soslai aldaketa» aulkian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  3. Gascon, Ainara Arratibel. «Talde ausarta nahi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  4. Gascon, Ainara Arratibel. «Natalia Arroyo: "Multzo honek hobetzeko tarte handia du"» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
  5. Gascon, Ainara Arratibel. ««Entrenatzaileak sentitu egin behar du ezarri nahi duen jokatzeko era»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  6. (Gaztelaniaz) «¡Las chicas jugamos a todo! - Larousse Editorial» www.larousse.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  7. (Gaztelaniaz) «La aventura literaria de Natalia Arroyo» Mundo Deportivo 2021-03-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]