Natalia Huarte
| Natalia Huarte | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Iruñea, 1989 (36/37 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | RESAD |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Natalia Huarte (Iruñea, 1989) nafar aktorea da, antzerkian, telebistan eta zineman aritutakoa. 2024an emakumezko aktore onenaren Max saria lortu zuen.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko Instituto Navarro Villosladako antzerki taldean hasi zen, Ignacio Arangurenen zuzendaritzapean, eta Carlo Goldoniren La posadera antzeztu zuen 2007an. Mirandolina petsonaian egindako lanagatik, aipamen berezia jaso zuen 2007ko Coca ‑ Cola Antzerki Gaztearen "Buero" sarietan, emakumezko aktore autonomiko onenaren atalean.[2]
Urte horretan, jaioterria utzi eta RESAD Madrilgo Arte Dramatikoko Goi Eskolan sartu zen. Han, interpretazioan lizentziatu zen (2007-2011). Eta 2011 eta 2012 artean New Yorkeko Michael Chekhov Acting Studioan trebatu zen.[3]
Harrezkero, Carlota Gaviñok, Ana Zamorak, Carlos Aladrok, Miguel del Arcok eta Josep María Mestresek zuzendutako muntaiak antzeztu ditu, besteak beste. 2015ean, Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalean sartu zen Enrique VIII y La cisma de Inglaterra (2015) lanekin. Alfredo Sanzolek La valentía (2018) eta El bar que se tragó a todos los españoles (2021) antzelanetan zuzendu zuen. Gero, Helena Pimentak zuzendutako El perro del hortelano antzeztu zuen, zeinaren bidez emakumezko aktore berri onenaren 2019ko Ercilla Saria irabazi baitzuen; Supernormales (2022-2023)[4], Iñaki Rikarte zuzendari zela; París 1940 (2022),[5] Josep Maria Flotats zuzendari zela; eta Los pálidos, Lucía Carballal zuzendari zela, ere egin zituen. Honekin La fortaleza filmean errepikatu zuen, 2023an, urte horretan Psicosis, 4.48 ere protagonizatu zuelarik, bere lehen bakarrizketa, eta Max 2024 Saria eman ziona.[6]
Gainera, Escala en Madrid (2016) eta Yegua (2023) film laburrak, Amparo Climenten Las cartas perdidas (2021) dokumentala eta Ángeles González-Sinderen El comensal (2022) bezalako film luzeak egin ditu.[3][7]
Telebistan, Antena 3 katerako Amar es para siempre (2018-2019)[8] eta Heridas (2022)[9] telesailetan parte hartu du. 2024an, Alauda Ruiz de Azúak zuzendutako Querer telesaila filmatu zuela iragarri zen, Movistar Plus+entzat, Nagore Aranburu eta Pedro Casablancekin, baita ere ENA, Victoria Eugenia Erreginari buruzkoa, Anaïs Paretok eta Estel Díazek zuzendua, TVErentzat, eta Netflixen Legado, José Coronado eta Belén Cuestarekin.[10]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Escala en Madrid (2016)
- Quién lo impide (2021)
- Las cartas perdidas (2021)
- El comensal (2022)
- Yegua (2023)
Telebistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amar es para siempre
- Heridas
- Querer
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Premio Max Mejor Actriz, Natalia Huarte. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Coca-Cola. Entrevista a Natalia Huarte - Premios Buero. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b (Gaztelaniaz)
- LAVENTANADELDRAMÁTICO. Natalia Huarte nos presenta en exclusiva la videocreación «¿Quién eres?». .
- ↑ dramatico.mcu.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'París, 1940', el teatro frente al dolor» Diario ABC 2022-11-24.
- ↑ (Gaztelaniaz) Alejos, Nerea. (2024-07-01). «La navarra Natalia Huarte, premio Max de teatro a la mejor actriz» Diario de Navarra.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Natalia Huarte, la actriz más prometedora del teatro español» Cadena SER.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Natalia Huarte: "Carolina es un gusano que va a convertirse en mariposa"» www.antena3.com 2018-09-13.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Heridas: reparto, capítulos y dónde ver la nueva serie de Antena 3» El Mundo 2023-04-14.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lizarribar, Ana Oliveira. (2024-06-30). «"En este oficio te abres en canal; respetando mucho el tema del que hablas, pero atreviéndote a la vez a mirar la oscuridad que todos llevamos dentro"» Diario de Noticias.