Natalia Sergeievna Gontxarova
Natalia Sergeievna Gontxarova | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Наталья Сергеевна Гончарова |
Jaiotza | Nagaevo-Karbonier (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Tula Mosku Paris |
Heriotza | Paris, 1962ko urriaren 17a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière parisien d'Ivry (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Sergey Mikhailovich Goncharov |
Ezkontidea(k) | Mikhail Larionov (1955 - |
Leinua | House of Goncharov (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eszenografoa, jantzi-diseinatzailea, ilustratzailea, marrazkilaria, moda-diseinatzailea, idazlea eta artista |
Kidetza | Der Blaue Reiter Jack of Diamonds (en) ![]() |
Mugimendua | Raionismoa Futurismoa |
Genero artistikoa | Raionismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Natalia Sergeievna Gontxarova[1] (errusieraz: Ната́лья Серге́евна Гончаро́ва, nɐˈtalʲjə sʲɪrˈɡʲejɪvnə ɡəntɕɐˈrovə ahoskatua; Negaevo, Tula oblasta, 1881eko ekainaren 4a – Paris, 1962ko urriaren 17a) kubismo-futurismoaren abangoardian garrantzi handia izan zuen iraultza aurreko errusiar margolaria izan zen. Arte modernoa bere herrialdean sartzen aitzindaria izan zen.[2] Mijail Larionovekin batera, rayonismoa garatu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900ean Lariónov ezagutu zuen eta bizitza osorako harremana izan zuen berarekin, 1955ean ezkondu zelarik.[3] Moskuko Arte Eskolan eskultura eta arkitektura ikusi zuen, baina 1904ean margotzen hasi zen. Arte folkloriko errusiar alderdi primitiboetan inspiratu zen eta hori bere obran islatzen saiatu zen, elementu fauvistak eta kubistak txertatuz.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sota de Diamantes elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1910ean.[3] Larionov-ekin batera, iraultza aurreko avant-garde errusiarraren gurasoak izan ziren 1911n, eta Astoaren buztana (Osliny jovst) erakusketa antolatu zuten 1912an Munichen. Besteak beste, Kazimir Malevitx-ek, Vladimir Tatlin-ek eta Marc Chagall-ek eta Der Blaue Reiter arte mugimenduan (Jinete urdina) parte hartu zuten).[4] Astoaren isatsa Europako artearen eraginarekiko haustura nahita eta errusiar arte modernoko eskola independente bat ezartzeko sortu zen. Hala ere, Errusiako Futurismoaren eragina nabaria da Goncharovaren azken lanetan.
Hasiera batean, Errusiako arte folklorikoaren ikonoez eta primitibismoaz arduratuta, bere lan futuristarengatik egin zen ospetsu bere herrialdean, Ziklista eta ondorengo lan raionistak bezala. Goncharova diseinu grafikoan ere aritu zen, eta estilo futuristako liburu bat idatzi eta ilustratu zuen.
Moskun aurkeztu zuen bere lehen erakusketa handia 1913an, 800 lanekin. Urtebete geroago Parisera joan zen eta bertan hasi zuen bere ibilbidea jantzi-diseinatzaile eta koreografo gisa. Urte horretan hainbat dekoratu eta diseinu egin zituen Sergei Diguilev-en Balet Russes-etarako eta Parisko Le Coq d'Or lehen produkziorako. 1915ean Genevan dekoratuak eta Liturgy (Liturgie) baleterako jantziak diseinatu zituen. Balletean Errusiako ereserki ortodoxoen musika sartzen zen, baina ez zen inoiz artista bizi zenean muntatu.
1919an, Natalia Goncharovak eta Mijail Larionovek Sota de Diamantes elkartea uztea erabaki zuten, Errusiako berrikuntzen kaltetan mendebaldeko arteari ematen zitzaion gehiegizko arreta zela eta.[5]
1921ean Russian Arts and Crafts erakusketan parte hartu zuen Whitechapel Gallery galerian, Londresen, eta ondorengo urteetan Foire Russe, Contes des Fées eta L’Oiseau de Feu bezalako balletentzat lan egin zuen, betiere bere herrialdeko jantzi tradizionalak inspirazio puntu gisa hartuta. 1926an L’Oliseau de Feu baleterako koreografia diseinatu zuen. 1922an Tsar Saltan ipuina eta Kruchenykh poeta errusiarraren Ermitaños (Pustynniki) liburua ilustratu zituen.
1934an Monte-Carloko Ballet Russerako koreografia diseinatu zuen, bi urte geroago Kubismoa eta Arte Abstraktua erakusketan parte hartu zuen New Yorkeko Arte Modernoko Museoan. Ondoren, 1943an, Serge Lifar dantzari eta koreografoaren diseinatzaile lana egin zuen.
1961ean, Natalia Goncharovak, Sputnik ontziaren jaurtiketan inspiratuta, irudi kosmiko batzuk margotu zituen, eta, urte horretan bertan, Britainia Handiko Arteen Kontseiluak bere lanaren atzera begirako bat antolatu zuen.[6]
1962an Parisen hil baino lehentxeago, Londresko Arts Councilek atzera begirako erakusketa antolatu zuen bere eta Larionoven lanekin.[7]
2010ean, Christie's enkante-etxe ospetsuak Spagnole olioa enkantean jarri zuen 10 milioi dolar baino gehiagoren truke.[8] 2019an, hil eta ia 60 urtera, Tate Modern museoak artistaren atzera begirako lehen erakusketa antolatu du Erresuma Batuan.[9]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Whitening Canvas, 1908
-
Vision of the Seven Candlesticks, 1910
-
Zhatva-ptica-feniks-N.Goncharova ,1911
-
Blue Caw, 1911
-
The Cyclist,1913
-
Cats, 1913
-
Rayonist Lilies, 1913
-
Setr design for Le Coq d`Or act II scene
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ «Natalia Goncharova» HA!.
- ↑ a b «Goncharova, Natalia» Museo Nacional Thyssen-Bornemisza.
- ↑ «La queue de l'âne o Cola del asno» www.todacultura.com.
- ↑ «Goncharova, Natalia» Museo Nacional Thyssen-Bornemisza.
- ↑ Tate. «Natalia Goncharova 1881–1962» Tate.
- ↑ «Goncharova, Natalia» Museo Nacional Thyssen-Bornemisza.
- ↑ Fernández, Rodrigo. (2014-02-10). Natalia Goncharova regresa con honores a Moscú. ISSN 1134-6582..
- ↑ «Divento» Divento.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.