Edukira joan

Natalie Coughlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalie Coughlin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNatalie Anne Coughlin
JaiotzaVallejo1982ko abuztuaren 23a (42 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Carondelet High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua63 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

nataliecoughlin.com
IMDB: nm1754032 Twitter: nataliecoughlin Olympic.org: natalie-coughlin Edit the value on Wikidata

Natalie Anne Coughlin, Natalie Coughlin ezagunagoa, (Vallejo, Kalifornia, 1982ko abuztuaren 23a) igerilari estatubatuarra da, 8 urte zituenetik igeriketa egiten duena. 12 domina olinpiko irabazi ditu, horietatik hiru urrezkoak. 2002an 100 metro bizkarrean minututik jaitsi zen lehen emakumea izan zen, 59,58 segundorekin. 2008ko Olinpiar Jokoetan olinpiada batean sei domina irabazi zituen lehen atleta estatubatuarra izan zen.

Hasierako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natalie Coughlin Kaliforniako Vallejo hirian jaio zen, Jim eta Zennie Coughlinen alaba.[1] Vallejoko Igeriketako Klubean hasi zen igerian 8 urterekin.[2] Sienako Santa Catalina ikastetxean ikasi zuen eta gero Concordeko Carondelet institutuan[3]. 2000. urtean Carondelet institutuan graduatu zen.

Karrera unibertsitarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natalie, Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean ikasle izanda, igerilari unibertsitario onena aukeratu zuten 2001ean, 2002an eta 2003an, eta behin bakarrik irabazi zioten, Kirsty Coventryk, 2004an. Horrez gain, 2005ean psikologiako lizentziatura lortu zuen[4].

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Natalie Coughlin Ethan Hallekin ezkondu zen.[5] Alaba bati ongietorria eman zion 2018ko urriaren 17an [6] eta 2020ko urriaren 27an Ozzie seme jaioberriaren argazki bat argitaratu zuen Instagramen.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an sei domina irabazi zituen, urrezko lau, banakako hiru txapelketarekin 100 metro libreetan, 100 metro tximeleta eta 100 metro bizkarrean[7]. 2002ko abuztuaren 13an, Fort Lauderdalen (Florida), 100 metro bizkarrean minututik jaitsi zen lehen emakumea izan zen historian, munduko errekor berria 59,58an ezarriz. Urte horretan Nazioarteko Federazioak munduko igerilari onena izendatu zuen[4].

2003ko Bartzelonako Munduko Txapelketetan 2 domina lortu ebazan errelebo-probetan. Bertan, sukarrak jota, ez zuen lortu bere proba handiaren finalerdietarako sailkatzea: bizkarreko 100 metroak[7].

Bere kirol ibilbideko lehiaketarik ezagunetarikoa 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoak izan ziren, non faboritoetako bat izan zen. Guztira lehiaketa honetan bost domina irabazi zituen: 100 metro bizkar eta 800 metro libre irabazi zituen, bigarren izan zen Estatu Batuetako taldekako kide 800 metroko errelebo probetan eta hirugarrena 100 metroko igeriketa askeko proban. Gainera, 800 metroko errelebo-proban estatubatuarrek munduko errekor berri bat ezarri zuten 7:53,42 segundoekin. Laukotea Natalie Coughlin, Carly Piper, Dana Vollmer eta Kaitlin Sandenok osatzen zuten. Nataliek proba honetan egindako denborarekin (1:57,74) 200 metro libreko banakako proba irabazi zuen[4]. Bere herrialdeko historian Shirley Babashoff eta Dara Torresen ondoren Joko Olinpikoetan bost domina irabazi zituen hirugarren igerilaria zen.

2007an 100 metro bizkar eta 200 metro libreak irabazi zituen Mundialetan. Pekin-en sei probatan lehiatu zen eta domina bat irabazi zuen proba bakoitzean. 2008ko Joko Olinpikoetan 12 probetan lehiatu zuen eta 12 domina irabazi zuen, horietako 3 urrezkoak. Hau errekor olinpiko bat emoten zion, Paavo Nurmirekin batera, proba olinpiko gehienetan parte hartu izana eta proba guztietan domina bat irabazi izana[7].

2012ko Olinpiar Jokoetan Natalie Coughlin bere azken olinpiar domina irabazi zuen, brontzezkoa, 100 metroko bizkar-igeriketan.

Coughlin munduko igerilari onenetakoa da azken urteetan, eta, gainera, oso moldakorra da, garaipen garrantzitsuak lortu baititu igeriketa osatzen duten lau estiloetatik hirutan (librea, bizkar-igeriketa eta tximeleta estilokoa)[4].

Munduko Txapelketa 2001: [8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 50 metroko bizkar-igeriketa (brontzezko domina).
  • 100 metroko bizkar-igeriketa (urrezko domina).
  • 4 x 100 metroko librea (zilarrezko domina).

Igeriketa Pan-Pazifiko Txapelketa 2002:[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 100 metroko librea (urrezko domina).
  • 100 metroko bizkar-igeriketa (urrezko domina).
  • 100 metroko tximeleta (urrezko domina).
  • 4 x 100 metroko librea (zilarrezko domina).
  • 4 x 200 metroko librea (urrezko domina).
  • 4 x 100 metroko estilo guztiak (zilarrezko domina).

Munduko Txapelketa 2003:[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 4 x 100 metroko librea (urrezko domina).
  • 4 x 100 metroko estilo guztiak (zilarrezko domina).
Natalie Coughlin 50 metroko bizkar-igeriketa proba egin ostean.

Joko Olinpikoak 2004:[9]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 100 metroko bizkar-igeriketa (urrezko domina).
  • 100 metroko librea (brontzezko domina).
  • 4 x 100 metroko librea (zilarrezko domina).
  • 4 x 200 metroko librea (urrezko domina).
  • 4 x 100 metroko estilo guztiak (zilarrezko domina).

Munduko Tapelketa 2005:[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 100 metroko bizkar-igeriketa (brontzezko domina).
  • 100 metroko libre (zilarrezko domina).
  • 4 x 100 metroko librea (brontzezko domina).
  • 4 x 200 metroko librea (urrezko domina).
  • 4 x 100 metroko estilo guztiak (zilarrezko domina).

Igeriketa Pan-Pazifiko Txapelketa 2006:[4]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 50 metroko librea (zilarrezko domina).
  • 100 metroko librea (urrezko domina).
  • 100 metroko bizkar-igeriketa (zilarrezko domina).
  • 4 x 100 metroko librea (urrezko domina).
  • 4 x 200 metroko librea (urrezko domina).
  • 4 x 100m estilo guztiak (urrezko domina).

Munduko Txapelketa 2007:[10]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 100 metroko bizkar-igeriketa (urrezko domina).
  • 100 metroko tximeleta (brontzezko domina).
  • 4 x 100 metroko librea (zilarrezko domina).
  • 4 x 200 metroko librea (urrezko domina).
  • 4 x 100 metro estilo guztiak (zilarrezko domina).
    Natalie Coughlin bizkarrean.

Joko Olinpikoak 2008: [11]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 100 metroko bizkar-igeriketa (urrezko domina).
  • 100 metroko librea (brontzezko domina).
  • 200 metroko estilo guztiak (brontzezko domina).
  • 4 x 100 metroko librea (zilarrezko domina).
  • 4 x 200 metroko librea (brontzezko domina).
  • 4 x 100 metroko estilo guztiak (zilarrezko domina).

Igeriketa Pan-Pazifiko Txapelketa 2010: [12]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 100 metroko librea (urrezko domina).
  • 4 x 100 metroko librea (urrezko domina).
  • 4 x 100 metroko erreleboa (urrezko domina).
  • 100 metroko bizkar-igeriketa (brontzezko domina).

Munduko Txapelketa 2011:[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 4 x 100 metroko erreleboa (urreko domina).
  • 4 x 100 librea (zilarrezko domina).
  • 100 metroko bizkar-igeriketa (brontzezko domina).

Joko Olinpikoak 2012: [13]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 100 metroko bizkar-igeriketa (brontzezko domina).

Munduko Txapelketa 2013: [8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Natalie Coughlin irabazi ostean.
    50 metroko librea (urrezko domina).
  • 4 x 100 metroko erreleboa (urrezko domina).

Telebistako agerraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko Olinpiar Jokoetan Coughlin gonbidatu zuten Today-ra. 2012ko Sports Illustrated Swimsuit Issue-n agertu zen.[14] Golden Girl izeneko liburua ere idatzi du. Gainera, 2013an Iron Chef America-n eta Chopped Sport Stars-en agertu zen. Baita ere, Dancing with the stars-en 9. denboraldian lehiatu zuen Alec Mazorekin [15].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Sports Academy» Times-Herald 2011-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  2. «natalie» www.orpilla.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. https://www.asianweek.com/2008/08/12/natalie-coughlin-wins-the-gold/ or..
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) Natalie Coughlin. 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  5. «Did Paps Crash Natalie Coughlin’s Wedding? | The Swim Aids» web.archive.org 2009-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  6. (Ingelesez) «Olympic Gold Medalist Natalie Coughlin Gives Birth To Baby Girl» Swimming World News 2018-10-18 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  7. a b c https://olympics.com/es/atletas/natalie-coughlin or..
  8. a b c d e f (Ingelesez) Natalie Coughlin. 2022-09-25 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  9. (Ingelesez) «Paris 2024 Olympic Games | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  10. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-01-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  11. «CBC Olympics |» web.archive.org 2011-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  12. «2010 Pan Pacific Swimming Championships» www.star-meets.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  13. (Ingelesez) «Left off finals team, Coughlin still earns 12th medal» SFGATE 2012-07-29 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  14. «Natalie Coughlin - Body Paint and Make-up by Joanne Gair using Body Art Products by Reel Creations. Swimsuit by Speedo USA - 2012 Sports Illustrated Swimsuit Photo Gallery - SI.com» web.archive.org 2012-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  15. «POPHANGOVER » Blog Archive » DANCING WITH THE STARS: Season 9 Cast First Look» web.archive.org 2009-08-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]