Nathan Milstein

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nathan Mironovitx Milstein (Odesa, Ukraina, Errusiar Inperioa, 1904ko urtarrilaren 13agreg./1903ko abenduaren 31jul. - 1992ko abenduaren 21a) ukrainar jatorriko estatubatuar biolinista izan zen.

Biolinari doinu ederra eta garbia ateratzeagatik zen ezaguna.

Biografia

Leopold Auer biolinista hungariar ospetsuaren ikasle izan zen San Petersburgoko Kontserbatorioan. 1915ean egin zuen debuta, eta, 1929an, Estatu Batuetara joan zen bizitzera.

Biolina jotzeko modu indartsu eta finagatik eta partiturei ekiteko modu intelektualagatik nabarmendu zen. Kontzertu-bira luzeak egin zituen Vladimir Horowitz piano-jotzailearekin eta Gregor Piatigorski biolontxelo-jotzailearekin. Orobat, Eugène Ysaye belgikar biolinistarekin ere jo zuen.


Erreferentziak