Edukira joan

Nathusius pipistrelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nathusius pipistrelo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaChiroptera
FamiliaVespertilionidae
LeinuaPipistrellini
GeneroaPipistrellus
Espeziea Pipistrellus nathusii
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera0,212 m
Eguneko zikloagaueko

Nathusius pipistreloa[1] (Pipistrellus nathusii) mendebaldeko Europan, Asia Txikian eta Kaukason topa dezakegun saguzar espeziea da. Bere ezaugarri nagusia mutur motza izatea da[2].

Normalean argia da sabelaldean, eta bizkarraldean aldiz marroi-horixka. Muturra motza da eta azala marroi iluna. Belarriak txikiak eta triangeluarrak dira, eta tragoa kurbatua.[3]

Gorputzaren neurriak: burua+gorputza = 44 - 58 mm, isatsa = 30 - 44 mm, besaurrea = 31 - 37 mm eta hegalen tamaina = 230 - 250 mm

Pisua: 6,0 - 15,5 gramo (ertaina)

Baso-eremuak eta ur-ibilguetatik hurbil dauden lekuak. Batez ere basoak, non normalean zuhaitzen zuloetan ezkutatzen den, baina baita harkaitzen arrailetan ere. Ez da hain ohikoa herrietan aurkitzea, eta orduan giza eraikuntzetan bilatzen du babesa.

Pitzadurak eraikinetan, harkaitzetan eta zuhaitzetan, bai eta saguzar-kutxetan ere.

Bere ezkutalekutik iluntzean ateratzen da. Hegaldia azkarra du, eta zuzen doanean hegoak sakon astintzen ditu.

Emeek 200 ale arteko umatze-koloniak eratzen dituzte.

Antzeko espezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pipistrellus kuhlii-k zerrenda argia du, oso zuria eta ondo mugatua, uropatagioaren atzealdetik gertu, batzuetan bakarrik P. nathusii-k duena. Pipistrellus kuhliik kanpoko ebakitzaile bifidoak ditu, eta P. nathusiik ez.

Pipistrellus pipistrellus eta Pipistrellus pigmaeus espezieetan, bosgarren behatzak ez du 43 mm-ko luzerarik lortzen. Azken bi espezie hauek ez bezala, P. nathusii-ren beheko ebakortzak lerrokatuta daude, inbrikatuak beharrean, eta diastema bat dago bigarren eta hirugarren beheko ebakortzen artean.

Azkenik, koloreak erraz bereizten du Hypsugo savii-tik.

35-43 kHz bitarteko FME-a duten FM-QCF eta QCF pultsuak.

P. kuhlii eta P. pipistrellus-ekin nahas liteke, beraz, egitura konplexuko dei sozialen bidez soilik identifikatu daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Naturtzaindia Elkartea. (2023). Euskal Herriko saguzarren gida. Naturtzaindia ISBN 978-84-09-48316-7..
  2. Vigo, Marta: Guia dels mamífers terrestres de Catalunya. Enciclopèdia Catalana, colección Pòrtic Natura, 18. alea Bartzelona, 2002. ISBN 84-7306-680-4, 94-95. orr.
  3. Euskal Herriko saguzarren gida. Egilea NATURTZAINDIA. Laguntzailea Arrasateko udala ISBN https://naturtzaindia.com/..
  • Vigo, Marta: Guia dels mamífers terrestres de Catalunya. Enciclopèdia Catalana, colección Pòrtic Natura, núm. 18. Barcelona, mayo de 2002. ISBN 84-7306-680-4, páginas 94-95.
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.