National Maritime Museum

Koordenatuak: 51°28′52″N 0°00′20″W / 51.4811°N 0.0056°W / 51.4811; -0.0056
Wikipedia, Entziklopedia askea
National Maritime Museum
Royal Museums Greenwich
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaGreenwich
Koordenatuak51°28′52″N 0°00′20″W / 51.4811°N 0.0056°W / 51.4811; -0.0056
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1937
Inaugurazioa1937
Zerbitzuakaccessible toilet
Bisitariak urtean2.367.904
Kontaktua
HelbideaRomney Road, London SE10 9NF
Webgune ofiziala

National Maritime Museum edo NMM (euskaraz: «Itsasgintza Museo Nazionala») Londresko Greenwich udalerrian (borough) kokaturik dagoen museotako bat da. Britainia Handian dagoen Itsasgintzaren inguruko museorik handiena, agina munduko handiena ere bai. Bi milioi bisitaritik gora izaten ditu urtero.

1997 urtean Greenwich parkea eta inguruko eraikin historikoak (tartean National Maritime Museum) Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOK Itsasaldeko Greenwich izenarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greenwichen izaera itsastarra aintzinakoa da. Erromatarrentzako lehorreratze gune bikaina zen eta 1675an Greenwicheko Errege Behatokia ezarri zen, 1884tik aurrera hau izango zen itsasgizon guztiek erabiliko zuten Greenwich Meridianoko Ordua ezarriko zuena.

Museoak Greenwich parkearen 0'81 km² hartzen ditu. Eraikina bera 1635ean altxatutako Queen's House jauregiaren atal batean dago. XVIII mendean Royal Naval Asylum izan zen eta ondoren Royal Hospital School. Parlamentuak 1934an eman zuen museoa sortzeko agindua eta Jurgi VI.ak ireki zuen ofizialki 1937ko apirilaren 27an. Sir James Caird, Glenfarquharko baroiak, egindako donazioetan zuen oinarria. Lehenengo zuzendaria Sir Geoffrey Callender[1] izan zen.

Kritikak ere izan ditu museoak, bereziki Bigarren Mundu Gerra garaian Alemaniatik ekarritako itemak "harpilaturiko artea" direla esaten baitzaio. Museoak dio gerra sariak direla.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itsasgintza britainiarraren objetu historikoak: kartografia, itsas-tresna zientifikoak, itsaontzien plano eta modeloak, ordua eta astronomia aztertzeko tresnak, agiri eta eskuidatzi ofizialak...
  • Itsasgizon ezagunen erretratuak, garrantzitsuenak Horatio Nelson almirante-ordea eta James Cook kapitainarenak.
  • Itsasoa ingurugiroko indar eta baliabide gisa.

Caird liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko itsasgintza liburutegi handiena da. Barnean ditu 100.000 liburu, 20.000 eskuorri, 20.000 aldizkari... Bereziki aipagarriak dira 1474 eta 1850 arteko 8.000 liburu bitxi.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Romney Road, Greenwich SE10 9NF
  • Ordutegia: 10:00 - 17:00
  • DLR geltokia: Cutty Sark for Maritime Greenwich

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Geoffrey Callender. (Noiz kontsultatua: 2017-04-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]