Natividad Yarza Planas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natividad Yarza Planas

Bellprateko alkatea

1934ko urtarrila - 1934ko abuztua
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNatividad Yarza Planas
JaiotzaValladolid1872ko abenduaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaTolosa Okzitania1960ko otsailaren 16a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta maisu/maistra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa
Partido Republicano Radical Socialista

Natividad Yarza Planas (Valladolid, Espainia, 1872ko abenduaren 24a - Tolosa Okzitaniakoa, Frantzia, 1960ko otsailaren 16a) kataluniar irakaslea eta politikaria izan zen. Espainian sufragio unibertsalaren bidez hautatu zen lehenengo emakumezko alkatea bihurtu zen 1934an Bellprateko herritarrek herriko alkate hautatu ondoren.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valladoliden jaio zen, Manuel Yarza Lavilla armadarentzat lan egiten zuen zapataria, Brea de Aragón herrikoa izan zuen aita, ama berriz, Nafarroako Huarten jaiotako Lorenza Planas Ramisen. Natividad hiru anai-arrebetatik bigarrena izan zen.

Familia Zaragozara joan zen Natividad jaio eta hilabete gutxira, eta 1876an Bartzelonara joan ziren.

1904tik 1905era Huescako Eskola Normalean ikasi zuen eta 1906tik irakasle jardun zuen; Montbuiko Santa Margaridan, 3 Pontons, Vilada, Malla, Saderra (Orís), Vilanova del Camí, Igualada, 4 Gandesa, Cabrera de Mar,eta Candasnos-en, azkenik 1930eko ekainean Bellprateko eskolako irakasle izendatu zuten jabetzan.

1934ko udan Claramunteko La Poblako maistra plazara aldatu zen, eta gerra zibila hasi zen arte jarraitu zuen bertan.[2]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931n "Asociación Femenina Republicana Victoria Kent" elkartearen eraketan parte hartu zuen Irene González Barrio, Julia Balagué Casas, Magdalena Alabart Belart, Josefa Ferrer Vallès, Francesca Quelart Ferrer, Teresa Sabadell eta Isabel Jornetekin batera.

Alderdi Errepublikano Erradikal Sozialistan afiliatu zen, eta propagandista nabarmena bihurtu zen. Bartzelonako IX. Barrutiko Zentro Erradikal Sozialistako Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen.1933an Benito Pérez Galdósen omenaldian eta Lehen Errepublikaren aldarrikapenaren hirurogeigarren urteurrenean parte hartu zuen hizlari gisa. Bellprateko Zentro Erradikal Sozialistaren ezarpenean ere aktiboki parte hartu zuen. 1933ko uztailaren 7an Kataluniako Institutu Laiko Ongilea eratzeko Batzar Nagusiko idazkariorde hautatu zuten.

1933ko azaroko hauteskunde orokorren ondoren, Yarzak alderdia utzi egin zuen Bellprateko udal hauteskundeetan Esquerra Republicana de Catalunyaren hautagaitzako buru izateko, eta 1934ko urtarrilaren 14ko hauteskundeetan alkate hautatu zuten.Sufragio unibertsal bidez aukeratutako lehen alkate espainiarra izan zen. Laborantza Kontratuen Legearen eztabaida zela eta, Bellprat eta Sant Martí de Tous-eko mitinetan parte hartu zuen hizlari gisa.

Gerra zibilean Aragoiko frontera joan zen, lubakiak hornitzeko. Gerra amaitutakoan, Yarza Frantziara erbesteratu zen.

2009ko irailaren 19an, alkate izendatu zuteneko 75. urteurrena ospatzeko, Bellpraten omenaldia egin zioten, Ernest Benac Kataluniako Parlamentuko presidentea bertan zela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Berzal, Enrique. (2019ko maiatzaren 7a). «Vallisoletana y pionera del municipalismo feminista catalán» El Norte de Castilla (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).
  2. Gabarró, Josep Riba i. (2002). «Guerra i postguerra a la Pobla de Claramunt (1936-1946)» Miscellanea Aqualatensia: 365–418. ISSN 2385-4316. (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-12-24 (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natividad Yarzaren biografia