Natividad Zaro
| Natividad Zaro | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Borja, 1901eko abenduaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 1978ko abuztuaren 29a (76 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Eugenio Montes (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | antzerkigilea, aktorea, zinema ekoizlea eta itzultzailea |
Natividad Zaro Casanova (Borja, Zaragoza, Aragoi, 1901eko abenduaren 25a –Madril, 1978ko abuztuaren 29a) zaragozar aktorea, gidoilaria, antzerkigilea, itzultzailea eta zinema ekoizlea izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borjako Posta Bulegoko burua zuen aita. Lehen ikasketak Santa Ana ikastetxean egin zituen. 1926an, Madrilen Filosofia eta Letretako ikasketak utzi ondoren, Posta eta Telegrafoetako Laguntzaileen Kidegorako oposizioak onartu zituen, baina postua utzi zuen, aktore izateko bokazioari eustea erabaki zuen eta.[2][3]
Garai hartako literatur solasaldietara askotan joan zen, Ramón María Valle Inclanen buru zen El Henarrera, esaterako. 1927an César González Ruano dazleak aurkeztu zuen Iberoamerikako Batasunean, non Juana de Ibarbourou, Dulce María Loynaz, María Enriqueta Camarillo, Delmira Agustini, Gabriela Mistral eta Alfonsina Storniren poemak errezitatu zituen.[4] Izan zuen arrakasta zela eta, Infanta Beatriz antzokian, Arte Ederren Zirkuluan edo Lyceum Club Femenino izenekoan jarraitu zuen errezitaldiak egiten.[5]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1928an egin zuen debuta zineman, eta Cipriano Rivas Cherifekin batera El Caracol izeneko antzerki talde esperimentala sortu zuen. Bere programak abangoardiako lanak biltzen zituen, besteak beste, Jean Cocteauren Orfeo eta Valle-Inclanen El terno del difunto, eta Zarok idatzitako Egiaren ametsa izenekoa. Urte horren erdialdean, Manrique Gil aktorearen konpainian sartu zen lehen emakumezko aktore lanetan.[6] 1929ko irailaren 8an, Benito Perez Galdosen Electra lanaren protagonista izan zen.[7] Urrian Un drama nuevo lana antzeztu zuten, Manuel Tamayo Bausena, eta azaroaren 1ean Don Juan Tenorio taularatu zuten, Zaro doña Inés zelarik, nahiz eta bera don Juan izateko obra amaitu zenean transgresioa egin.[6][8]
1929ko abenduaren 28an, Komedia Antzokian, Pinotxo antzerkia inauguratu zen, Pinotxo aldizkariaren Pirula panpina gorpuzten zuen keinu ikuskizuna. Muñoz Seca Antzokiko kide zela, batez ere, Jacinto Benaventeren lanak egin zituzten. 1931n Azorínekin lan egin zuen berriro Teatro Españolen.[5]
1930ean, José María Palma eskultorearen eredua izan zen, eta Dulcinea Tobosokoa irudikatzen zuen busto bat egin zuen emakume espainiarraren ideal gisa hamabosteroko Mujeres españoles aldizkarian.[9]
1933an, Enrique Jardiel Poncela eta Santiago Ontañón antzerkigileekin batera, Falso noticiario interpretatu zuen, Edgar Nevilleren gidoi bat, berak zuzendua, eta garai hartako pelikulen parodia egiten zuena. Eugenio Montesekin batera, Paris, Berlin, Viena, Erroma eta Portugalen bizi izan zen. Gerra Zibilean, Konpainia Nazionalaren sorreran parte hartu zuen (Falangeko Antzoki Nazionala izenz ere ezaguna), Dionisio Ridruejok sortua eta Luis Escobar zuzendari zela.[10]
Antzerkigile, gidoilari eta ekoizle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1946ko maiatzean Hombre en tres espejos (Gizona hiru ispilutan) izeneko lana estreinatu zuen Lara antzokian, eta bertan aktore ere aritu zen.[11] 1947an zinemara eraman zuten.[12]
Antzerkia idazten jarraitu zuen, Jugando a los fantasmas, Erroman antzeztuta eta atzerriko egileen lanak itzultzen eta moldatzen, baita telebistarako obrak egokitzen ere.[10] Sindikatu Zinematografikoaren Batzordeak bere gidoi bat saritu zuen, baina ezin izan zen aurrera eraman aurrekontu handia zuela eta.[13][14]
Sin uniforme (1948) filma También la guerra es dulce antzezlanean oinarrituta dago.[15] Juan de Orduñak zuzendutako Tempestad en el alma (1949) filmeko gidoilaria izan zen.[16]
1951. urtean Surcos filmatu zen, eta gidoilari parte hartu zuen José Antonio Nieves Conde zuzendariarekin eta Gonzalo Torrente Ballesterrekin batera,[17] eta Atenea Films, S.L. ekoiztetxeak ekoitzi zuen, bera ekoizpen etxe horretako presidentea zelarik.[18] Surcos lanaren ostean, batez ere azpigeneroen zinemari eskainitako ekoizpenari ekin zion, hala nola, beldurrari, musikari, erromatarrei eta abarri. Bere azken filma El aventurero de la Rosa Roja koprodukzioa izan zen, Alexandre Dumasen eleberria.[19][20]
Antzezlanak ere itzuli eta moldatu zituen. 70eko hamarkadan, Edward Albeeren Todo en el jardín,[21] Diego Fabbriren El seductor,[22] Eduardo de Filipporen Chao, don Antonio,[23] Joe Ortonen El realquilado,[24] Ron Clark eta Sam Bobrick-en Qué país!, Sam Locke-ren La mujer de cabello rojo, eta Giusseppe Giacosaren Como las hojas.[25][26][27]
Idazle-filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaro gidoilari, argumentugile, egokitzaile edo elkarrizketa laneta aritu zen hurrengo filmeetan:
- Tres espejos (1947)
- Sin uniforme (1950)
- Tempestad en el alma (1950)
- Flor de lago (1950)
- Surcos (1951)
- El tirano de Toledo (1953)
- Siempre para ti (1955)
- Dos novias para un torero (1956)
- Amanecer en puerta oscura (1957)
- La rebelión de los gladiadores (1958)
- Las legiones de Cleopatra (1959)
- Ursus (1961)
- El gladiador invencible (1961)
- Desafío en Río Bravo (1964)
- El aventurero de la rosa roja (1966)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 1957 | Espainiako gidoi onena | Amabecer en puerta oscura | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «VIDA Y OBRA DE NATIVIDAD ZARO | Antón Castro» antoncastro.blogia.com.
- ↑ «'La Libertad' - Año VIII Número 1951 (24/06/1926)...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ Cesbor. (2015-06-19). «Centro de Estudios Borjanos: Natividad Zaro: una borjana olvidada en su ciudad natal» Centro de Estudios Borjanos.
- ↑ «La Libertad - Año IX Número 2372 - 1927 octubre 28 (28...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ a b «Natividad Zaro: “La flor de su figura”» Fabrica de la Memoria | Recuperación de la Historia de las Mujeres.
- ↑ a b Profesor. (2011-10-31). «LA GLORIETA: NATIVIDAD ZARO CASANOVA (I): LA ACTRIZ ARAGONESA QUE QUISO SER DON JUAN TENORIO (I)» LA GLORIETA.
- ↑ «La Opinión : diario independiente de la mañana: Epoca...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ «La Libertad - Año XI Número 3004 - 1929 noviembre 3 (03...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ «Mujeres españolas : revista bisemanal exclusivamente...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ a b Profesor. (2011-11-03). «LA GLORIETA: NATIVIDAD ZARO CASANOVA (II): AUTORA TEATRAL Y PRIMEROS PINITOS CINEMATOGRÁFICOS.» LA GLORIETA.
- ↑ «'Hoja Oficial del lunes : editada por la Asociación de la...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ Tres espejos - Película - Películas | Últimas películas calificadas de cine y streaming, fichas y últimos films -1947 - Crítica | Reparto | Sinopsis | Premios - Decine21. .
- ↑ «Diario de Burgos : de avisos y noticias: Año LIX Número...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ Profesor. (2011-11-06). «LA GLORIETA: NATIVIDAD ZARO CASANOVA (III): UNA MUJER EN EL CINE FRANQUISTA.» LA GLORIETA.
- ↑ Sin uniforme - Película - Películas | Últimas películas calificadas de cine y streaming, fichas y últimos films -1948 - Crítica | Reparto | Sinopsis | Premios - Decine21. .
- ↑ Tempestad en el alma - Película - Películas | Últimas películas calificadas de cine y streaming, fichas y últimos films -1949 - Crítica | Reparto | Sinopsis | Premios - Decine21. .
- ↑ «Proyecto de innovación docente. Historia Contemporánea > Surcos. (España, 1951) [B/N, 92 m. | Universidad de Granada»] www.historiacontemporanea.com.
- ↑ Profesor. (2011-11-13). «LA GLORIETA: NATIVIDAD ZARO CASANOVA (IV): EL GUIÓN DE "SURCOS".» LA GLORIETA.
- ↑ Profesor. (2011-11-17). «LA GLORIETA: NATIVIDAD ZARO CASANOVA (V): DIRECTORA DE ATENEA FILMS» LA GLORIETA.
- ↑ Profesor. (2011-11-22). «LA GLORIETA: NATIVIDAD ZARO CASANOVA (VII): UNA DE ROMANOS.» LA GLORIETA.
- ↑ «'Hoja Oficial del lunes : editada por la Asociación de la...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ «Hoja oficial del lunes: Año XXVII Número 1849 - 1973...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ «Hoja Oficial del lunes : editada por la Asociación de la...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ «Hoja Oficial del lunes : editada por la Asociación de la...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ «Hoja Oficial del lunes : editada por la Asociación de la...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ «Hoja Oficial del lunes : editada por la Asociación de la...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ «Hoja Oficial del lunes : editada por la Asociación de la...» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ «Los premios cinematográficos "Sant Jordi"» Archivo cine Lluis Benejam.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estampa aldizkariaren erreportajea, Caracolek antolatutako hitzaldi- eta kontzertu-sorta baten inaugurazioari buruzkoa. [1]
- Vizcaino Casasi 1970ean emandako elkarrizketa.