Natta proiekzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natta proiekzioa.
D-glukosa Natta proiekzioan.

Kimikan, Natta proiekzioa molekulen estereokimika irudikatzeko modu bat da, bereziki konposatu organikoetan. Karbono kate nagusia marrazkiaren planoan dago, lotura kimikoak lodiera uniformeko eta etenik gabeko marrez adierazita. Kate nagusia zigzag modura agertzen da, karbonoak honen erpinetan kokatuta daudelarik. Karbonoaren lotura tetraedrikoak ordezkatzaileak planotik kanpora kokatzen ditu, ikuslearen alderantz (marra triangeluarrak) ala kontra (marra etenak).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]