Naturalismo (filosofia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau eskola filosofikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Naturalismo».

Naturalismoa izaditik at ezer ez dagoela dioen eta gauzak azaltzeko naturaz gainetiko zernahiren eragina ukatzen duen doktrina da. Naturalismoak ez du izadiaz kanpoko arrazoirik edo errealitaterik onartzen. Unibertsoko izaki eta gertaera guztiak izadi barrenekoak dira; unibertsoak berezko izaera du eta berez eratzen da. Hala, idealismoaren aurkakotzat hartu izan da naturalismoa. Bestalde, naturalismoa materialismoaren parean jarri izan da, baina eremu zabalagoa hartzen du hark baino. Naturalismoarentzat izadia da errealitate bakarra eta osoa, eta hortik kanpoko beste errealitaterik ez dago.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A. CRESSON, Les bases de la philosophie naturaliste, Paris 1906.
  • J. DEWEY, La experiencia y la naturaleza, Mexiko 1948.
  • J. B. PRATT, Naturalism, New Haven 1939.
  • C. BOUCHAT, Histoire du naturalisme francais, Paris 1949.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]