Naturaren balio intrintsekoak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekosistema baten balorazioa egiteko orduan, ez da kontutan hartzen naturaren balioak gizakiei eskaintzen dieten zerbitzu ekosistemikoak baino haratago doazela. Gizakiek naturari ematen dieten balioez haratago eta naturak gizakiei eskaintzen dien zerbitzuez haratago, naturak berezko balioak ditu(balio intrintsekoak).[1]

Teoria biozentrikoak adierazten duen bezala “Gizakirik gabeko mundu batean, landareek eta animaliek beraien eboluzio-martxa jarraituko dute eta beraien kontestu ekologikoetan murgilduta egongo dira, eta bizitzaren agerpen hori berez balioa dauka.” (Gudynas)[1]

Existentzia berak edozein espezie, organismo edo gune naturalari balio intrintsekoa ematen dio. Naturaren balio intrintsekoak  existitzen ziren gizakiak agertu baino lehen, beraz ez da beharrezkoa gizakien presentzia naturak balioak izateko.[2]

Ikuspegi antropozentrista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturari buruzko ohiko ikuspegietan, natura gizakien arabera aintzat hartzen edo baloratzen den objektu multzo gisa ulertzen da. Gizakiak dira balioa esleitzen dutenak. Adibidez, baliabide natural batzuei balio ekonomikoa  edo eremu berdeei jabetza eskubidea esleitzea. Hau da ikuspegi antropozentrikoa, non naturak eskubiderik ez duen eta hauek bakarrik pertsonen esku dauden.[1]

Ikuspegi honen arabera naturak ez dauka berezko baliorik, bakarrik dauka balio instrumentala. Hau da, pertsona batek helbururen bat lortzeko erabil dezakeen heinean baliotsua da. Horrela, zuhaitz bat, intsektu bat, hegazti bat, ibai bat do airea bakarrik izango dira baliotsuak gizakiarentzat edo pertsona batentzat erabilgarriak badira.[2]

Ikuspegi Biozentrista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biozentrismoak balio intrintsekoak aitortzen ditu eta, beraz, mendebaldeko ikuspegi antropozentrikoekin apurtzen du. Biozentrismoak ez ditu ukatzen  gizakien balorazioak, baina azpimarratzen du naturak balio anitz dituela eta horien artean balio intrintsekoak daudela.

Biozentrismoa, Ingurumena baloratzeko orduan, balio ekonomikoak naturaren balio garrantzitsuenak direla esaten duen teoriatik aldentzen da. Aitzitik, biozentrismoak giza jatorrizko balioak baino azkoz balio gehiago daudela aipatzen du; hala nola estetikoak, erlijiosoak, kulturalak eta abar. Haiei gehitu behar dira balio ekologikoak(adibidez ekosistema batean existitzen diren espezie endemikoak) eta balio intrintsekoak. Izaki bizidunek eta ekosistemek gizakiarentzat izan dezaketen erabilgarritasunetik haratago balio propioak dituztela aintzat hartuta, natura subjektu bihurtzen da. Aldaketa honen ondorioak oso zabalak dira, eta esparru juridikoetan natura zuzenbide-subjektu gisa aitortzetik, berarekiko betebehar berriak sortzeraino doaz.[1]

Historia[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturaren berezko balioen aldarrikapenen lehenengo kasuak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran kokatu ditzakegu. Haien artean azpimarratzekoa da Henry David Thoreau. 1845 eta 1849 urteen artean Walden lakuaren ertzean egindako egonaldiek naturarekin zuen harreman biziaren inguruko gogoeta bikainak idazteko grina eragin zioten.

Mende horren barruan, John Muirrek 1897 urtean edertasunean eta beste balio batzuetan oinarrituta, kanpaina bat jarri zuen martxan babestutako guneak sortzeko. Jarrera hau Glifford Pinchotek zuzendutako kontserbazio utilitaristaren aurka zegoen(Kontserbazioaren aldeko utilitaristek uste zuten natura babestu behar zela gizakientzat erabilgarria eta mesedegarria zelako eta ez zuen zinesten naturaren balio intrinsekoetan)

XIX. mendearen amaieran jarrera biozentrista erromantikoa edo traszendentalista izateagatik kritikatzen zen. Bere helburua Ingurumena babestea zen, ez arrazoi utilitaristengatik, baizik eta bizitzaren defentsagatik.

XIX mendean Manuel Céspedes Anzoleagak idazle boliviarrak lurrak ez zuela jaberik izan behar defendatzen zuen, eta edozein utilitarismotik haratago bizitza defendatu zuen.

Lehenengo jarrera biozentrinko haiek itzaltzen joan ziren 1940 hamarkada arte. Hamarkada horretan Aldo Leopoldek ingurumenean esku hartze minimoak defendatu zituen. Uste zuen gizakiak ekosistemetara egokitu behar zirela. Natura babesteko baliagarria zena ona zen.  Etika hau, Leopolden aburuz, bakarrik posible da naturarekiko maitasun, begirune eta miresmenetik. Baina bere ideiak bultzada bat suposatu arren, ahaztu egin ziren.

Ikuspegi biozentrikoa 1980ko hamarkadan bueltatu zen. Leopolden ideiak ekologia sakonaren korrontearekin uztartu ziren. Korronte honek balio intrintsekoak babesten ditu eta plataforma etiko zabalago batean kokatzen ditu. Bere pentsalari garrantzitsuena Arne Naess Filosofo norvegiarra izan zen.

Naturaren balio propioen onarpena ez da mendebaldeko asmakizun bat, herri indigena askotan jada presente baitzegoen. Herri hauek jarrera biozentrikoak zituzten. Adibide asko berreskuratu ziren eta aliantza berriak sortu ziren ekologisten, kontserbazionisten eta erakunde indigenen artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) Gudynas, E.. (2010). «La senda biocéntrica: valores intrínsecos, derechos de la naturaleza y justicia ecológica» undefined (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  2. a b (Gaztelaniaz) Salazar Ortiz, Victor Hugo. (2018). ¿Que es el valor intrínseco en términos ambientales?. .
  3. «El largo recorrido de los derechos de la naturaleza» jesuitas.lat (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).