Navarra Hoy

Wikipedia, Entziklopedia askea

Navarra Hoy gaztelaniaz argitaratzen zuten Nafarroako egunkaria izan zen, 1982 eta 1994 artean iraun zuena.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo alea 1982ko maiatzaren 23an argitaratu zuten, El Pensamiento Navarro ordezkatzeko asmotan. Orduan Diario de Navarra besterik ez zegoen eta egunkari euskaltzale bat sortzea izan nahi zuen. Ez zituen inoiz salmenta handiak izan, gehienez 1984an 14.556 ale saldu zituen. Arazo ekonomikoak zirela eta, 1994ko otsailaren 21ean azken alea agertu zen. Bere langile asko Diario de Noticiasera pasa ziren.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek bere zuzendariak izan ziren:

  • Alfonso Ventura Vázquez (1982-1983)
  • José Antonio Monzón (1983-1986)
  • Xabier Zabaleta Basurto (1986-1990)
  • José Arrieta (1990)
  • Juan Pedro Bator (1990-1994).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Caminos Marcet, José María. (1997). La prensa diaria en el País Vasco. Orain, 43-44 or. ISBN 84-89077-54-1..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.