Navarra Suma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Navarra Suma
Buruzagia José Javier Esparza
Sorrera 2019ko martxoaren 11a
Ideologia politikoa Espainiar nazionalismoa, eskuin politikoa, kontserbadurismoa, liberalismoa, espainiar nabarrismoa, espainiar unionismoa
Kideak UPN
Ciudadanos
PP
Eserlekuak erakundeetan Espainiako Diputatuen Kongresuan
2 / 5

Espainiako Senatuan
3 / 5

Nafarroako Parlamentuan
20 / 50

Zinegotziak Nafarroan
302 / 1.889
www.navarrasuma.es

Navarra Suma (NA+, euskaraz Nafarroak batzen du) UPN, Ciudadanos eta PP alderdiek adostutako hauteskunde-plataforma bateratua da, 2019an egingo diren Espainiako hauteskunde orokorretara eta Nafarroako udal zein foru hauteskundeetara aurkezteko. Aliantzaren helburu nagusia 2015eko foru hauteskundeen ondoren Nafarroan eratu zen lauko gobernua (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E) agintetik kentzea da, Nafarroan eta bertako erakunde nagusietan (hala nola, Iruñeko udalean) gobernu "konstituzionalistak" eratuz.

2019ko martxoaren 2an UPN eta PP-k akordio bat iragarri zuten 2019ko maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko, UPN-ren zuzendaritzaren %72k babestua.[1][2] Handik astebetera, martxoaren 11n, Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruak UPN eta Ciudadanosen elkarrekin aurkeztuko zirela jakinarazi zuen. Ciudadanosekin batera aurkezteko proposamena UPNren zuzendaritzaren %94k babestu zuen. Era horretan ofizialki UPN eta Ciudadanosen arteko zerrenda izango da Navarra Suma, eta UPNri esleitutako postuetan PP-ko kideak ere joango dira.[3]

Martxoaren 20an hauteskunde orokorretarako zerrendaburuak aurkeztu zituzten, eta koalizioaren helburuen artean "abertzaletasunari harresia jartzea" zein Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra ezabatzea finkatu zituzten, besteak beste.[4]

Osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
Herritarrak - Herritarron Alderdia (Cs)
Alderdi Popularra (PP)

Hauteskundeetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gorte Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diputatuen Kongresua
Data Botoak Aulkiak Egoera Postua
# % ±ep # ±
2019 107,124 %29.32 -8.69a
2 / 5
Arrow Blue Right 001.svg0 Oposizioa 1.a

a 2016an UPN-PP koalizioak eta Ciudadanosek banaturik eskuratutako emaitzekin alderatuta.

 
Senatua
Data Aulkiak Postua
# ±
2019
3 / 4
Arrow Blue Right 001.svg0 1.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Esparza ata el futuro de UPN a un pacto con el PP. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2019-04-07 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Sanz evita la foto del acuerdo con el PP que decidió romper hace 11 años. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2019-04-07 .
  3.   Berria.eus «UPN eta Ciudadanos elkarrekin aurkeztuko dira foru bozetara, Navarra Suma izenarekin» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-04-07 .
  4.   Berria.eus «Abertzaletasunari «harresia» jarri nahi dio Navarra Sumak» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-04-07 .