Naviera Sota y Aznar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Naviera Sota y Aznar S.A.
Mota Sozietate anonimoa
Sektorea Ontzi-garraioa
Sorrera 1906
Sortzailea Ramon de la Sota
Eduardo Aznar de la Sota
Desagerpena 1983
Egoitza Bilbo
Merkatuak Mundua

Naviera Sota y Aznar S.A. Bilboko ontzi-enpresa izan zen, garraio ontzi-flota zuena. 1906an sortu zuten Ramon de la Sota eta Eduardo Aznar de la Sota lehengusuek eta bere garaiko nagusienetariko bat izan zen.

1936an 44 itsasontzi zituen eta Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzaren aginduetara izan zen Ramon de la Sota Aburto zuzendaritzapean. Gudaroste frankista De la Sotaren ondasunez jabetu zen eta ehun milioi pezetako isuna ipini zioten.[1] Orduan Naviera Aznar, S.A bilakatu zen eta José Luis Aznar Zabala izendatu zuten presidente. Gerra ostean, bi itsasontzi baino ez zituen galdu.[2]

1979an Naviera Aznarrek ordainketa-etendura baten berri eman zuen eta 1983an desagertu zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.