Matxinada naxalita
| Matxinada naxalita | |
|---|---|
| Mota | gerra zibil |
| Denbora-tarte | 1967 - |
| Kokaleku | India |
| Herrialdea | India |
| Abiapuntu | Naksalbari (en) |
Matxinada naxalita gerrilla marxista iraultzaileen (naxalita deituak) eta Indiako gobernuaren arteko gatazka armatua da.[1][2]
1967an Indiako Legez Kanpoko Jarduerak Prebenitzeko Legeak Kanu Sanyalek sortutako Indiako Alderdi Komunista (Marxista-Leninista) erakunde terroristatzat jo zuen.[3][4][5] 2006an, Indiako lehen ministroak, Manmohan Singhek, naxalitei «gure herrialdeak aurre egiten dion barne segurtasuneko arazorik handiena» deitu zien.[2] 2009an, herrialdea «errebelde maoisten aurkako borroka galtzen» ari zela esan zuen.[6] 2011ko ekainean adierazi zen «garapena dela jende hori irabazteko baliabide nagusia», eta gobernuaren lana zela «maoistek eragindako 60 barrutietan garapena indartzea».[7]
Naxalitek diote landa-populazio pobreenen laguntza jasotzen dutela, bereziki adivasi edo indigenena.[8] Maiz eraso diote polizia tribalari, eta gobernu-langileei gatazkan zehar, hau da, naxaliten esanetan, lurra hobea izateko eta nekazaritza-langile abandonatuentzako eta pobreentzako lanpostu gehiago izateko eskubideen aldeko borrokan,[9] gobernuaren aurkako herri-gerraren ideiaren antzeko estrategiari jarraituz.[10]
Hala ere, nekazarien hilketak ohikoak dira,[11][12][13] diruaren truke legez kanpoko meatze operazioak babestea leporatzen diete[14] eta eskola eta azpiegitura proiektuei eraso diete.[15][16][17] Nazio Batuen Erakundeak eta beste erakunde batzuek sei urte arteko haurrak errekrutatzea ere leporatu diete.[18] Beste salaketa batzuk haurrak eta emakumeak giza ezkutu gisa erabiltzeari[19] eta landa- eta tribu-eremuetan errekrutatutako emakumeen aurka bortxaketak egin izanari buruzkoak dira.[20] Gatazka hasi zenetik 11.575 pertsona hil direla kalkulatu da (6.377 zibil, 2.285 segurtasun indarretako kide eta 2.913 matxinatu).[21]
Gopal Krishna Pillai Indiako Barne ministroak esan zuenez, tokiko biztanleek basoen lurraldera iristeko eta meatzaritzaren eta energia hidroelektrikoaren onurak ekoizteko eta banatzeko bidezko erreklamazioak daudela onartzen du, baina naxalitek epe luzera estatu marxista bat sortzeko asmoa dutela diote. Barne ministroak gobernuak naxalitei aurre egitea eta galdutako eremu gehienak berreskuratzea erabaki zuela adierazi zuen.[22]
Gerrilla naxalita «terrorista» gisa sailkatu zuten Indiako agintariek, baina bertan dauden eskualdeetan babesa du. The Times of India egunkariak egindako ikerketa baten arabera, Andhra Pradesh estatuko pertsonen % 58k gerrillaren pertzepzio positiboa dute, gobernuaren alde soilik % 19a izanda.[23]
Matxinada 1967an hasi zen Mendebaldeko Bengalako Naxalbari herrixkan.[24] Charu Majumdarrek Indiako luzaroko herri-guda nahi zuen, Txinako Iraultzaren antzekoa. Horretarako 1967an naxalita mugimenduaren oinarri bihurtu ziren Zortzi Dokumentu Historikoak idatzi zituen. Altxamenduak antzeko mugimenduak eragin zituen Orissan, Andhra Pradeshen (Srikakulamgo nekazal altxamendua) eta Keralan.
Gobernuaren azpiegitura-garapenaren eta matxinatuen aurkako ahaleginen ondorioz, naxaliten eragin-eremua – Indiako erdialdeko eta ekialdeko korridore gorria – izugarri murriztu da 2000ko hamarkadaren amaieran 180 barruti izatetik 2025ean 12 barruti izatera igaro arte,[25][26] eta 10.000 matxinatu baino gehiago errenditu egin dira 2015 eta 2025 artean.[27]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ India's Naxalites: A spectre haunting India | The Economist 2006-8-17
- ↑ a b Spreadia | Armed Conflicts Report - India-Andhra Pradesh - Kondapalli Seetharamaiah
- ↑ https://web.archive.org/web/20120510212307/http://mha.nic.in/uniquepage.asp?id_pk=292
- ↑ http://www.satp.org/satporgtp/countries/india/maoist/terrorist_outfits/Janashakti.htm
- ↑ http://www.satp.org/satporgtp/countries/india/maoist/terrorist_outfits/PWG.htm
- ↑ BBC NEWS | South Asia | India is 'losing Maoist battle'
- ↑ Development master remedy against Maoists PM | TwoCircles.net 30 de junio de 2011. Consultado el 17 de julio de 2011.
- ↑ Primer: Who are the Naxalites
- ↑ 'Maoist attacks' kill Indian police - Central & South Asia - Al Jazeera English
- ↑ Communists Fight in India « Notes & Commentaries
- ↑ 150 Naxals attack village, kill 10 in Bihar - MSN News[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ The Hindu | News - National | Naxals kill six villagers in Chhattisgarh
- ↑ Naxals kill 2 villagers - World News
- ↑ NDTV - Naxals turn mining mafia in Jharkhand
- ↑ UN expresses concern over Naxals targetting school - Rediff.com India News
- ↑ Naxals attack school building at Taliya - Times Of India
- ↑ Naxal attack near tribal school 2 students among 4 killed
- ↑ Naxals increasingly using child soldiers to swell its ranks | North India Today
- ↑ ews.outlookindia.com.
- ↑ http://articles.timesofindia.indiatimes.com/2010-11-21/lucknow/28233489_1_naxal-women-vijay-vinit-naxal-affected[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://web.archive.org/web/20130203050147/http://mha.nic.in/pdfs/ar0506-Eng.pdf
- ↑ 'Maoists looking at armed overthrow of state by 2050' - The Times of India¡
- ↑ (Ingelesez) «58% in AP say Naxalism is good, finds TOI poll» The Times of India.
- ↑ (Ingelesez) Nadeem Ahmed. «Naxalite Ideology: Charu's Eight Documents» The Hindustan Times.
- ↑ (Ingelesez) «People's War Group – Extremism, India» South Asia Terrorism Portal.
- ↑ (Ingelesez) «India's War Against Maoist Rebels Reaches Decisive Point» thediplomat.com.
- ↑ (Ingelesez) «भारत की पहली महिला माओवादी 'मिलिट्री' कमांडर ने 25 साल के बाद क्यों किया था सरेंडर?,»] BBC 2025-9-18.