Nayanthara
Nayanthara (jaiotzez Diana Mariam Kurian, Bangalore, India, 1984ko azaroaren 18a) Indiako aktore eta zinema ekoizlea da, tamil, telugu eta malayalam filmetan egindako lanagatik ezaguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diana Mariam Kurian izenarekin jaio zen 1984ko azaroaren 18an, Bangaloren, Karnatakan. Santo Tomasen kristau indiarren komunitatearen familia batekoa da. Bere aita Indiako Aire Armadako ofiziala zenez, Nayantharak Indiako hainbat tokitan ikasi zuen.[1][2][3][4][5]
2018an Forbes India aldizkariak "Celebrity 100" herrialdeko ehun ospetsuenen zerrendan aurkeztu zen Hego Indiako emekumezko aktore bakarra izan zen. 2025 bitartean bost Filmfare Awards South eta zazpi SIIMA sari jaso izan ditu, bi sariketak India Hegoaldeko zinema oro har saritzen dutenak. Tamilerazko eta teluguerazko Tamil Nadu State Film Award eta Nandi sarietan garaikur bana irabazi ditu halaber .[6][7][8][9][10]
Antzezteaz gain, Nayanthara filantropian aritu izan da eta Rowdy Pictures izeneko ekoizpen etxearen jabea da. Vignesh Shivan zinemagilearekin ezkonduta dago, eta bikoteak bi seme-alaba ditu.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Nayanthara» artikulutik itzulia izan da, 2025-10-20 data duen 1317826537 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-10-20 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) Vats, Arushi. (18 November 2019). «Top 11 unknown & interesting facts about the lady superstar Nayanthara» The Live Mirror.
- ↑ «Nayanthara in Sandalwood now» The Times of India 17 January 2010.
- ↑ (Ingelesez) Rajendran, Sowmya. (7 September 2019). «'Love Action Drama' review: Nivin-Nayanthara's romcom is out of fresh ideas» The News Minute.
- ↑ «Tamil filmdom's top stars ' Kerala women» The Telegraph (Calcutta, India) 14 May 2006.
- ↑ «Welcome to» Sify 20 January 2007.
- ↑ (Ingelesez) «Nayanthara | Biography, Career, Films, Personal Life, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2025-01-09.
- ↑ Nayanthara, PV Sindhu and Saina Nehwal highest paid women in south: Forbes 100 list. 5 December 2018.
- ↑ «Five films that make Nayanthara a Lady Superstar» Sify.
- ↑ (Ingelesez) «Nayanthara, The Unconventional Superstar» Forbes India.
- ↑ (Ingelesez) Das, Asish. (2020-11-18). «7 reasons why Nayanthara is the Lady Superstar» Sambad English.
- ↑ (Ingelesez) Birthday Special: 7 Reasons Why Nayanthara Is The Lady Superstar | Sambad English. 18 November 2020.