Edukira joan

Nazanin Afshin-Jam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazanin Afshin-Jam

Bizitza
JaiotzaTeheran1979ko apirilaren 11 (46 urte)
Herrialdea Iran
BizilekuaVancouver
Familia
Ezkontidea(k)Peter MacKay
Hezkuntza
HeziketaColumbia Britainiarreko Unibertsitatea
Norwich University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, abeslaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta musikaria
Musika instrumentuaahotsa
nazanin.ca
IMDB: nm1505251 Edit the value on Wikidata

Nazanin Afshin-Jam (Teheran, Iran, 1979ko apirilaren 11) giza eskubideen aldeko ekintzaile irandar-kanadarra da.

Gaztaroa eta prestakuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean, Nazanin Afshin-Jamen familiak Irango iraultzatik ihes egin eta Kanadako Vancouver hirira joan zen bizitzera. Nazaninek Cadets del Aire taldean sartu zen. Maila gorenera igota, hamasei urterekin lortu zuen pilotu-lizentzia. Afshin-Jam Columbia Britainiarreko Unibertsitatean ikasi zuen, non Nazioarteko Harremanetako eta Zientzia Politikoko graduak lortu zituen. Urrutiko eskolak hartu zituen, eta diplomaziako master's degree bat lortu zuen, Norwicheko Unibertsitatean.

Edertasun-lehiaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, Nazanin Afshin-Jamek Miss World Canada edertasun-lehiaketa irabazi zuen. Miss World lehiaketan bigarren izan zen.

Giza eskubideen aldeko ekintzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afshin-Jam Gurutze Gorrirako hezitzaile gisa ari zen lanean Nazanin Fatehiren patuaren berri izan zuenean. Kanpaina egin zuen hamazazpi urteko neska irandar horren alde; izan ere, hiltzera kondenatu zuten, bera eta iloba bortxatzen saiatzen ari ziren gizonetako bat hiltzeagatik. Afshin-Jamek bere aldeko eskaera bat egin zuen, eta munduan 300.000 sinadura bildu zituen. 2007ko urtarrilean askatu zuten Nazanin Fatehi. Ondoren, ekintzaileari antzeko kasuez interesatu zen, eta, horren ondorioz, Peter MacKay ezagutu zuen, garai hartan Kanadako Kanpo Arazoetako ministroa zena. 2012an politikariarekin ezkondu zen.

Afshin-Jam irabazi-asmorik gabeko Stop Child Exections erakundearen sortzaileetako bat da, eta berak zuzentzen du. Giza Eskubideen aldeko Gazteak nazioarteko elkarteak (Youth for Human Rights International) 'Hero for Human Rights' izendatu zuen.

Beste jarduera batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afshin-Jam taldeak Someday izeneko diskoa grabatu zuen, 2007an kaleratua. Nazanin Fatehi askatzeko antolatutako kanpaina kontatu zuen, Susan McClelland kazetariarekin batera idatzitako The Tale of Two Nazanins liburuan. Fondation canadienne des relations raciales (Harremanetarako Kanadako Fundazioa) Kandadko Gobernuko agentziako administrazio kontseiluan dago.

Bizitza pribatua eta familia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazanin Afshin-Jamen ama katolizismora bihurtu zen, familiaren liburutegian aurkitutako Bibliaren ale bat irakurri ondoren. Bere aitak Teherango Sheraton hotela zuzentzen zuen. Islamiar Iraultzaren Zaindariek espetxeratu zuten baina bere familiarekin ihes egitea lortu zuen Iran-Irak gerra piztu baino lehen. Ondoren Kanadan finkatu ziren.

Nazanin Afshin-Jam ingelesez, frantsesez eta persieraz mintzatzen da. 2012an Peter MacKay politikari kanadarrarekin ezkondu zen.

  • (en) The Tale of Two Nazanins : A Teenager on Death Row in Iran and the Canadian Who Vowed to Save Her (en collaboration avec Susan McClelland), HarperCollins, 2012, 289 p. (ISBN 978-1-55468-972-9)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]